Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Sortze - Gure Gain elkartea eta laborariak - Herriko aldizkaria - Kantu afaria

Sortze

Otsailaren 1ean sortu da Ramuntxoneko Maud Bourgeois eta Patrice Gargioloren alaba, Lisa Béatrice Mia izendatu dutena. Goresmen eta zorion!

Gure Gain elkartea eta laborariak

Baiguraren inguruko zortzi herri biltzen ditu Gure Gain elkarteak: Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri, Heleta, Makea, Lekorne eta Luhuso, eta herri horietako Mendiko Lur-funtsen Elkarteak (AFP delakoak). Otsailaren 1ean, Gure Gain elkarteak laborariak gonbidatuak zituen bilkura batera, Artetxea gelan iragan dena. Baiguraren inguruko eremu hortan 340 laborari-etxalde badira. Bilkuran 25 laborari bildu dira, Yoan Laxague elkarteburuaren eta Charline Vernier animatzailearen inguruan, bi gai berezi jorratzeko: ordezkapen zerbitzua eta enpleguen bateratzea. Bilkura baliosa.

Herriko aldizkaria

Aitzineko egun horietan banatua izan zaigu herriko aldizkaria, beti bezala mamitsua aurkitu duguna, berri frangorekin. Horien artean, Ttipittoak haurtzaindegiaren proiektua. Elkartea joan den azaroan sortua izan da. Bide on desiratzen diogu. Bestalde, jakiten dugu ere Besta komiteko bulegoa berritu dela: Pierre Cedarry eta Antton Oronos dira elkarteburu, Miren Orhategaray eta Xan Cedarry diruzain, Miren Cedarry eta Joan Orhategaray idazkari. Herriko bestak gibelatuko dira aurten, Joko Olinpikoengatik Baionako bestak aitzinatu baitira gure herriko besten ohiko egunetara. Ondorioz, uztailaren 26an, 27an eta 28an iraganen dira hemengoak.

Kantu afaria

Joan den astean aipatu bezala, kantu afaria iraganen da otsailaren 17an, larunbat arratsez (19:30), Noblianean. Kantua aira dadila lorioski!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016