Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Otsail ostegunak: Itxaro Borda - Koegioa kexu - Tokiko Hirigintza Plana eztabaidan - Libertimendua - Korrika kulturala

Otsail%20ostegunak:%20Itxaro%20Borda%20-%20Koegioa%20kexu%20-%20Tokiko%20Hirigintza%20Plana%20eztabaidan%20-%20Libertimendua%20-%20Korrika%20kulturala

Otsail ostegunak: Itxaro Borda "50 urte idazten, muga eta mirail artean"

Aurtengo otsail ostegunak aitzina doatzi. Xamar eta Pello Zubiriaren ondotik, Itxaro Borda mintzatuko zauku, ostegun huntan, otsailaren 15a, Bideaken (20:30).

Huna nola Zabalikek aurkezten daukun gaualdia. "Hamabost urtetan publikatzen hasia zen jadanik gure oragartar idazlea. Berrogoita hamar urte aurten, eta geroztik etengabe idazten arizana zaigu: poemak, nobelak, iritzi artikuluak, mota guzietako idatzi-moldeak landuak ditu eta lantzen segitzen. Ahantzi gabe nobela beltzetan sailkatzen den Amaia Ezpeldoiren zazpi liburutako saga. Wikipedian bilatzen baduzu, ikusiko duzu bere obraren luze-zabalera zer heinetakoa den.

Probokatzaile fama haste-hastetik bildu zuen Basilika obrarekin. Hala-hala jarraiki du denbora guzian, berak ezinbestekoa baitio besteak edo beste aldetik erraitekoak direnak entzun behar ditugula. Gisa hortan hainbat gai lantzen ditu, erran daiteke bere mundu heterodoxo horren herexak, artikulu ttipienetan ere, beti presente direla. Parada izanen dugu beraz hitzaldi honetan, bere hautuez galdezkatzeko: bere idatzi-hizkuntzaz, bere periferiako identitateez, izan lurralde, genero, hizkuntza hautu, sexu orientazio, euskal politika ala kontrakotasunaren aldekotzaz. Hain periferiko non orain euskaltzain oso egina zaigun".

Zer da bihur-gune eta zer jarraipen?

Amikuzeko libertimendua, Donapaleun

Otsailaren 18an hasiko da desfilearekin (10:00). Emanaldia abere merkatu plazan ikusten ahalko da (11:00). Usaian bezala, urteko gertakari zenbait ongi jorratuak izanen direla ez da dudarik!

Ondotik, Amikuzeko ikastolako gurasoek prestatutako bazkaria eta besta. Tokia erreserbatzeko 06-75-28-60-97 deitu behar da.

Amikuzeko kolegioa kexu!

Joan den ostegun arrastirian, 80 bat jende bildu dira Amikuzeko kolegioaren aitzinean, 2024ko sartzeari buruz diren mehatxuen salatzeko. Erakasle, guraso eta hautetsiak hor ziren. Heldu den sartzean aurten baino 9 ikasle gehiago izanik ere, Ministeritzak bi klase kendu nahi ditu. Postuen banatzeko kalkulua ez dute ulertzen, ez eta onartzen. Eztibalitz Cledon erakasleak hitza hartu du egoera aurkezteko eta mobilizaturik jarraitzeko deia egin du.

Amikuzen, Tokiko Hirigintza Plana (PLUI) eztabaidan!

Joan den ibiakoitzean, Donapaleuko zinegelan 150 bat amikuztar bildu dira Tokiko Hirigintza Planari buruz xehetasun gehiagoren ukaiteko. Proiektu hau Euskal Elkargoak darama Iparraldeko eskualde guzietan. Eric Narbaitz, poloko buruak proiektua aurkeztu du, elkargoko teknikalarien laguntzarekin.

Amikuzen, diagnostikoa pausatu dute eta orientabideak finkatu. Jakin dugu azken hamar urtetan Amikuzen 143 ha kontsumituak izan direla eta hauetan 98 ha 470 bizitegi eraikitzeko (4,8 bizitegi / ha). Ondoko 10 urteetarako, lurraren kontsumoa erditaratu beharko dute legeak dion bezala. Erran nahi du 72 ha bakarrik eraikigarri izanen direla. Nun kokatuko diren eta zeren egiteko, horiek dira orain landuko diren puntuak. Tokiko Hirigintza Plana gogoeta horien ondotik finkatua izanen da. 2025 urte hastapenean gehiago jakin behar ginuke.

Beste bilkura publiko bat urtean zehar eginen da, azken gogoeten plazaratzeko.

Korrika kulturala ostiralean Larzabalen

Korrika kultural kari, oroitarazten dugu Larzabale Espelletenian iraganen den gaualdia otsailaren 16an, ostiralez (19:00). Aurten Korrikak "Azterketak euskaraz" ekimena ohoratzen du eta gau hortan horri buruzko dokumentala eskainiko da, aperitifa eta pintxoak gozatu aitzin. Ondotik kontzertuak eskainiak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016