Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Otsailaren 15a
"Balea" zentroa inauguratua - Elur Frantziako txapelduna - Ihauteriak - Antzerkia - Suhiltzaileek gazteak xerkatzen
"Balea" zentroa inauguratua
Hilaren 6an, "Marin" ospitaleak "Balea" zentroa inauguratu du. Zentro hau, pazienteen ebaluazio eta erredukazio artatze zerbitzu berria da, eritasun bakan eta elbarritasun konplexuan berezitua dena. Espazio hori iazko uztailetik operazionala da, lesio neurologiko grabeak bere gain hartu eta segipena egiten duen eguneko ospitale berezitua da.
Elur Frantziako txapelduna ergometroan
Elur Merlhene Alberdi Parisen jokatu 500 metroko ergometro (rameur) txapelketan garaile izan da. Horrez gain, 2.000 metroko frogan txapeldunordearen saria irabazi du eta taldekako erreleboan brontzezko medaila. Zorionak Elur!
Ihauteriak
Hilaren 17an larunbatez ihauteriak iraganen dira. Gaztelu Zahar frontoian haurrendako animazioak antolatuak izanen dira, ondotik talde, banda eta karroak bilduko dira Gaztelu Aretoan. Desfilearen hasiera hiri zentroan eginen da (14:30). Eguna ongi finitzeko, Zanpantzarren auzia eginen da, eta ondotik musika animazioak.
Suhiltzaileek gazteak xerkatzen
Hendaiako suhiltzaileek 2009 eta 2010ean sortu gazteak xerkatzen dituzte. Dosierrak errekuperatzen ahal dira otsailaren 17an, martxoaren 9, 23 eta 30ean (8:30-12:00), zuzenean kasernan. Ondotik, ekainean selekzio etsamina iraganen da.
Antzerkia
Hilaren 20an asteartez (18:30), "Je ne suis pas celles qui meurent de chagrin" antzerkia Mendi Zolan erakutsia izanen da. Antzerki hunek arrantzaleen emazteen bizia kondatzen du. Antzerkia 12 urte petikoei zuzendua da, eta urririk izanen da.











