Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Otsailaren 15a
Herriko Etxeak euskararen plana adostu - Papogorri ikusgarria - Lauburu eta Oier Pol Berzaitz
Herriko Etxeak euskararen plana adostu
Joan den astean, herriko kontseiluaren gai zerrendako 50 puntuen artean, hautetsiek aho batez "Euskararen Plan Zuzentzailea" bozkatu dute, zeinek zeharka euskararen aldeko arauak eta helburuak ezartzen dituen. Hizkuntzaren alde, Herriko Etxeak engaiamendua hartu du estrategia berria eguneratzeko eta finkatzeko, partaide desberdinekin erabilera bultzatzea ahalbidetuko duena.
Hizkuntza-politika plan berri hau, lankidetza lanaren emaitza izan da, 2024-2030eko progresiboki 100 ekintza desberdin hedatzea aurreikusten da.
Jabetzari buruz eztabaida
Ostia kolektiboak eta Lurzaindiak antolaturik, otsailaren 17an (17:00), larunbata, Zizpa gaztetxean mintzaldi-eztabaida proposatua da. Aurèlien Berlan 10 urte hauetan Tarnen jabetza kolektiboan bizi da, jabetza pribatuari buruz zein alternatiba izaiten ahal den azalduko du.
Papogorri ikusgarria
Poloko MVC gela, otsailaren 17an, Naia Robles Aranguiz eta Oihan Delavigne Robles-ek prestatu Papogorri haurrentzat ipuin musikatua segitzen ahalko da. Goizean bi emanaldi eskainiak dira (10:00 eta 11:30), sartzea 5 euro.
Lauburu eta Pier Pol Berzaitz
Otsailaren 18an, igandearekin (17:00), Baionako antzokian kantaldia iraganen da. Lehen partean Aldude ibarreko Lauburu taldea eta ondotik zuberotar Pier Pol Berzaitz kantaria entzuten ahalko dira. Sartzea 12€, 14 urtetik behera kitorik.











