Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Otsailaren 15a
Ihauteriak - Oroigarrizko plaka
Donibane Lohizune - Ziburu Ihauteriak
Otsailaren 16an ostiralarekin (19:00), Sorgin Gaua iraganen da Ziburuko plazan, bertan aperitifa, desfilea, mutxikoak eta kontzertuak izanen dira. Biharamunean, larunbatean (15:30), ihauteri nagusia eginen da, aurtengo gaia: "bidaia on!". Arratsaldean bi herrietako ikastolen dantza eta kantaldia izanen dira Ziburuko plazan, desfilea plazatik abiatu aitzin. Ondotik Zanpantzarren auzia eginen da Luis XIV plazan, Donibane Lohizunen. Ondotik, portuko erretegian aperitifa eta afaria Nat eta Watsonek animaturik. Ihauterien egitaraua xehetasunekin www.saintjeandeluz.fr webgunean.
Oroigarrizko plaka: Agnès Lassallen omenez
Duela urte bat Saint-Thomas-d'Aquin lizeoan Agnès Lassalle irakaslea eraila izan zen. Horren ondorioz, otsailaren 22an Peyuco Duhart zentro kulturaleko baratzean zeremonia ttikia antolatua izanen da (11:30), eta oroigarrizko plaka instalatua izanen da.











