Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024ko Otsailaren 15a

Hartzaro festibala - Bide heste - Zer erokeria - Ecogis elkartearen tailerrak

Hartzaro%20festibala%20-%20Bide%20heste%20-%20Zer%20erokeria%20-%20Ecogis%20elkartearen%20tailerrak

Hartzaro festibala

Aurtengo Hartzaro festibalak arrakasta ona bildu du, Herri Soinu elkarteko lehendakari den Sandra Pochulu andereak segurtatu duen bezala. Arruntzako bi kontzertuek eliza osoki bete dute, biak giro onean iragan direla. Etxahun Barkoxekoari buruzko ikusgarriak ere Latsako gela bete du asteazkenean. Ortzegunean Hiribehere plazan beharra zen Tutak ikusgarria euriarengatik Kiroleta ezker paretara eramana izan da, bainan publikoa osoki jarraiki da. Larunbat arratsean da gertatu uste gabekoa, dantzari bat kolpatu baita ikusgarria hasterakoan eta ondorioz antolatzaileeri gaualdiaren parte bat bederen ezeztatu behar izan baizaiote. Igandera jinez txilindron sukaldaritza lehiaketak (18. aldia egiten dela) arrakasta bikaina bildu du, aurtengoan ere hemeretzi talde lehian zirela. Beti bezala Latsa elkarteak du parte hartzaileeri haragia emaiten, gero gaineratikoak bakotxak nahi duenarekin edo hoberena iduritzen zaionarekin egiten du jatekoa preparatzeko. Lau epailek dute gero irabazlea aukeratzen, nahiz jakiten zenez alde ttipia zegoela bi lehenen artean. Halere bat behar eta, irabazle atera da Baionako ''Kubako etxea'', elkarteko Peio Durruty eta Jon Butron. Bigarren gelditu da Burrunka elkartea. Iragan urtean baino bazkaltiar gutixago izan da, 210 bat bildu dira halere. Musika eta dantzaldi batekin segitu da igande arratsaldea. Hitz hau irakurtzean, irakurle maite, astearte eguneko egitaraua ere iragana izanen da, bere betiko desfilearekin, tutekin, Zanpantzarren auziarekin eta erromeriarekin. Goresmenak antolatzaileeri eta dena giro onean pasa dadin lan egin duteneri.

Bide heste

Heraitzeko plazatik Arruntzara doan Erreka Biziak bidea Ugecam zentroaren saihetsetik hetsia egonen da, otsailaren 13tik martxoaren 8a arte. Dirudienez bide horrek aspaldian erreka baten oldarrak jasaiten ditu, funditua izaiterainokoan. Herriko Etxea baliatuko da bide hori osoki berritzeko, hetsia den denboran. Hortik iragaiten direnentzat saihets bidea seinalatua izanen da.

Zer erokeria

Joan den ortziraletik larunbaterako gauean hiri barneko bide batzuetan diren norabide eta beste panela asko beren tokietarik ateraiak izan dira eta lurrera botatuak. Herriko Etxea abisatua izan da. Zer balentria eta errespetu eskasa hortan arizan direnek.

Ecogis elkartearen tailerrak

Ecogis elkarteak bi tailer egun antolatzen ditu, biodibersitatea hobeki ezagutzeko. Tailer horiek destinatuak dira bereziki haurreri eta heien burasoeri opor denboran. Lehena izanen da otsailaren 21ean (14:00-16:00), Errobi bazterreko zirga bidean, hegaztien ezagutzarako. Bigarrena aldiz otsailaren 28an, Purgun, gauenaren bizia ezagutzeko. Bi tailerrentzat aitzinetik izena emaitea derrigorrezkoa da, helbide huntara idatziz: anabelle.ecogis@gmail.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016