Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Otsailaren 15a
Korrika kulturala - Mus txapelketa
Korrika kulturala
Otsailaren 16an (19:00), Espelletenian, Korrika kulturalaren kari, Amikuzeko AEKk gaualdia antolatzen du. Aperitifarekin hasiko da, pintxoak dastatuz (19:00), "Azterketak euskaraz" dokumentala presentatua izanen da (20:00), ondotik kontzertua Pisoo OPH eta Spartak taldeekin. Egun horretan Korrikako jauntziak ere salgai izanen dira. Ttipi ttapa goxoan hurbildu!
Mus txapelketa
Otsailaren 17 eta 24an eta martxoaren 2an Frantziako mus txapelketaren partidak Espelletenian iraganen dira (20:00). Taldearen izena emaiteko, papera ostatuan atzemanen da. Han berean jateko posibilitatea izanen da











