Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Ihauteriak - Mintzaldi eztabaida

Ihauteriak%20-%20Mintzaldi%20eztabaida

Ihauteriak

Joan den larunbatean herriko plazan beharrak zirenak, aro euritsuarengatik, barnean iragan dira.

Jendalde gaitza bildurik, herriko gela handian ihauteri giro beroa izan da bizpahiru orenez.

Arberoa ikastolako haurrekin abiatu zen pesta. Antzerki, kantu eta dantzaz osatua den "Hartzaro Ttipi" ikusgarria biziki polliki eman zuten, publikoarekin batean berak ere loriatuak zirela erakutsiz.

Ondotik Arberoako joaldunek bazterrak harrotu dituzte. Arberoako txarangarekin euskal jauziak emanez, janari eta edariak gozatuz, giro sanoan bururatu zen aurtengo ihauteria.

Eskerrak herriko besta batzordeko gazteeri, Artetxea elkarteari, parte hartu duen Arberoa ikastolari ihauteriaren ohidura berpizturik herrian.

Mintzaldi eztabaida

Otsailaren 17an (10:00) larunbat goizez beharra da, Izturitzeko "On egin" jantegian. Aurelien Berlan filosofoa eta baratzezaina, 10 urte hauetan Tarn eskualdean jabetza kolektiboan bizi dena izanen da hizlaria.

Berak gogoetatu dituen jabetza pribatuaz bestelako hautuez mintzatuko da.

Badu zenbait urte lur eta etxebizitzen espekulazioaren borrokak Euskal Herrian hedatzen ari direla.

Baliatzaile zenbaitek denak berenganatuz, beste batzueri bizitegi baten ukaiteko ahala kentzen edo dudan ezartzen diete.

Aterabide zuzenagoak atzeman behar litezkeela ezin uka. Mintzaldi eztabaida garrantzitsu hau hortaz gogoetatzeko antolatua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016