Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Otsailaren 15a

Hazparne / Azpeitia - Minhoztarrak elkartearen berri - Kontseiluko bilkura

Hazparne%20/%20Azpeitia%20-%20Minhoztarrak%20elkartearen%20berri%20-%20Kontseiluko%20bilkura

Hazparne - Azpeitia

Urteko biltzar nagusian, elkarteak jaz apailatu gertakarien bilduma egin du: eskolen arteko loturak atxiki dira, saskibaloiko 50 gazte Azpeitian izan dira, apirilaren 22ko kontzertua 600 pertsonaz goiti bildu dituena kausitze bat izan da. Ohartarazi da harremanek ekartzen dituzten garraio xahutzeetan herriak parte hartzen duela. Uztailaren 23an iragaiten den Baserritar Egunean izan dira Pena Idiak elkarteko 55 pertsona eta laborari batzu. Kontseilu Orokorrak eta Gipuzkoako Diputazioak antolatu Ideiak programan, 25 boz eskastu dira hautatuak izaiteko. Beraz aurtengoa gogotik erabiliko ziren 20.000€ko laguntza gabe egin beharko da.

Huna 2024ko atxiki diren egitekoak:

- Eskola harremanak: martxoan Elhuyar kolegioa Azpeitirat joanen da eta Urola Azpeitikoa etorriko da Hazparnera maiatz-ekainean.

- Ekainean Ezkia ikastolak ditu harremanak ukanen Ikastola Berrikoekin.

- Bi herrietako lizeoek ere elgar ikusiko dute.

- Korrika kari Azpeitiko hautetsi eta lagunak etorriko dira.

- Zarean klubekoak, hango kirolariekin ariko dira.

- Pesten larunbatean ere azpeitiarrak gomitatuak dira.

Hautetsien arteko harremana apailatzekoa da.

Hara bizi-bizia dagoen elkartearen berriak.

Minhoztarrak elkartearen berri

Otsaileko lehen igande arratsaldez, Aurore Vives eta Manu Arocenaren etxean Minhoztarrak elkarteko 30 bat auzokide bildu dira. 2021eko urriaren 8an Minhoztarrak sortuz geroztik, elkarteak antolatutako ekitaldi bat aterpetzen duen seigarren etxe desberdina da! Auzokideen arteko harremanak azkartzen ari direlako seinalea.

Lehenik, urteko ohizko biltzar nagusia egina izan da. Iazko bi gertakari nagusiak aipatuak izan dira, argazkiak lagun: Hazparneko Kaskaroten errezebitzea Laure eta Gilles Garayen etxean eta auzo bazkari partekatua Jenofa Heguyren etxean. Biziki ongi iragan ziren bi elkarretaratze horiek, aro ederra lagun. Diru konduen aldetik, urtea 260 euroko balantza baikorrarekin bukatu zen. Urteko ekintza eta diru txostenak aho batez onartuak izan ziren.

Bestalde, Departamenduko 10 bidearen antolakuntza luzaz eztabaidatu zen. Dakigunez, antolakuntza hori hasia izan da. Bainaguziek pentsatzen dute osatu behar dela. Elkarteko arduradunak dosier baten muntatzen ari dira, auzokideen proposamenduen zehazteko. Lan horren segitzea eta amaitzea erabakia izan zen, ondotik behar den lekuetara bidaltzeko.

Bestalde, 2022an auzotar batzuk garbitu zuten bidexka, entretenitze beharretan dela azpimarratu zen eta horretaz batzuk arduratuko dira.

Bilkura amaitu eta gero, Hazparneko kaskarot taldeko 35 bat dantzari eta musikariei harrera hoberena egina izan zaien. Bai eta hartza pertsonai mitikoari ere!

Neska eta mutil gazte horiek giro ederra sortu zuten. Arrastiriko zazpiak irian alde egin zuten, eguneko ibilaldia ez baitzuten oraindik bururatua! Jakinez Minhoztarrek hitzordua luzatu zaiela heldu den urteko.

Kontseiluko bilkura

Kontseilua ostegunean bilduko da (20:00), Elgar zentroan, orori idekia den bilkura batean. Huna aipatuko diren gaiak:

- Administrazio orokorra: Urtsu Mendi elkarteak antolatu oinezko lasterketarako segurtasun gastuen ordaintzea.

- Finantzak: aurrekondu norabideen txotena.

- Giza baliabideak: Epe laburreko langileen enplegatzea; sasoiko langileendako lanpostuen sortzea; langile kopuruaren eguneratzea; CDG64ren desmartxa kolektiboan parte hartzea langileen gizarte gerizarako talde kontratuak plantan ezartzeko.

- Kultura: kontzertu baten eta master-klas baten antolatzea misionesten kaperan.

- Heziketa: Departamenduarekin eta Elhuyar kolegioarekin hitzarmena pasatzea CM2ko ikasleei bazkaria hornitzeko.

- Lur funtsak: Zelaiko bidexka baten uztea; Kaxautegia karrika itsua eremu publikoan sailkatzea; Zaliondoa ofiziale eremu publikoko parte bat uztea; Ardantxaenea baserri bidexkaren parte uztea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016