Euskal diaspora | 2024ko Otsailaren 15a

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak 42 urte asteburu huntan

Joseba Etxarri

San%20Frantziskoko%20Gure%20Euskal%20Etxeak%2042%20urte%20asteburu%20huntan

Argazkia SAN NICOLAS. Hego Amerikan Etxepare Institutuaren 'Euskara Munduan' programaren baitan euskara irakasle bihurtzeko ikasketa-prozesua abiatu duen talde berria: Adriana Irrazabal, Agustina Madarieta, Aimé Barrutia, Aldana Arruabarrena, Andrea Malcorra, Diego Orellana, Elián Mancini, Eliana Domench, Felipe Fuentes, Ignacio Esquiroz, María del Mar Alderete, Mariana Juez, Mónica Olasaguirre, Sol Cicero eta Renzo Villanueva. Argazkian heien irakasle Anabel Jaureguiberry, Cecilia Canz, Gabriela Mendia eta Kinku Zinkunegirekin. Biba ziek!

---------------


SAN FRANTZISKO. Joan den astean aipatu genuen -eta oraikoan xehetasun handiagoz ekarriko dugu hunara- heldu den asteburuan, otsailaren 17 eta 18an, San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 42. urtebetetzea ospatzeko eginen duen besta eta elgarretaratzea. Ohi bezala, ehundaka jende bilduko dira San Frantzisko eta Kalifornia osotik helduak, baita Estatu Batuetako beste hainbat lekuetatik ere, NABO federazioak bere neguko bilkura hor eginen baitu ebiakoitzean. Pilotari gizon eta emazte gazteak ere etorriko dira Euskal Herritik, eta aurkezpenak, emanaldiak, filmak, musika, kantuak, dantzak, meza, omenaldiak eta moxkor salda ere baitaratuko ditu programak, jarduerez beteriko asteburuan.

Larunbat goizean, urteko lehen bilkura eginen du Jean Flesher lehendakari duen NABO euskal etxeen federazioak. Ondotik, Kalifornia eta San Frantziskon ere grabatu zen 'Txipli, txapla pum, Amerikatik' filma emanen dute, BEO elkarte euskaltzalearen eskutik. Segidan, Pedro Oiarzabal ikertzaile eta historialariak, 2. Mundu Gerlan parte hartu zuten euskal amerikar soldadueri buruz 'Sancho de Beurko Elkartea' egiten ari den ikerkuntza aurkeztuko du, baita euskaldun haueri (1.600etik goiti), heien izen-deiturekin, Estatu Batuetan monumentu bat eraikitzeko NABOk abiatu berria duen kanpaina ere. Ondoren, joko garbi, pilota paleta eta esku huskako partidak EEko kantxan.

Pilotari arituko dira Euskal Herritik etorririk, Eneko Sarratia, Pantxo Lissar, Iban Riouspeyrous, Ximun Etcheverry, Thomas Galharrague eta entrenatzaile Éric Migueltorena (joko garbi); Maider Mendizabal, Amaia Irazustabarrena, Maider Huici eta entrenatzaile Naia Ouro (pilota paleta); Beñat Azketa, Iban Matxinandiarena, Ander Murua, Beñat Garmendia eta entrenatzaile Lur Ziarrusta (esku huska), Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza laguntzaile. Aperitifa eta BBQ afariaren ondotik, bala edo erromeria, 'Amerikanuak' taldearen musika eta erritmo euskal-amerikarrekin.

Igandean, euskal meza, zuzenean online emanen dena (https://www.youtube.com/watch?v=IHbDScpRqxo), San Frantzisko bereko Elgarrekin korala, Zazpiak Bat-en klika eta dantzariak, eta dantzari Gazteak-ekin. Hauek ere segidako Omenaldi eta Bizi Emankorra sari-ematean hartuko dute parte, ohoratuak Roland Cherbero, Frantxoa Camou eta Jean-Michel Duhalde izanik. Ondoren aperitifa, bildoski bazkaria eta arratsaldean, ebiakoitzean bezala, joko garbi, pilota paleta eta esku huskako partidak, azkenik eguna Amerikanuak taldearen musika eta dantzarekin eta geroago 'moxkor salda' oro-osatzaile batekin bururatzeko. Zorionak antolatzaileeri, ontsa ospatu partaide guziek San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen, 42. urtebetetzea!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016