Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Otsailaren 15a
Dantza ekitaldia - Jazz musikaldia - "Hotel Kalimutxo" antzerkia - Arrantzako artikuluen merkatua - Udako enpleguak - Hatsaren Poesia tailerra
Dantza ekitaldia Larrekon
Larunbatean, otsailaren 17an (17:00), "Mamuka" dantza ikuskizuna, haurreri itzulia dena, aurkeztua izanen da Larreko kulturgunean. Hemen argitan ezarria da naturaren hauskortasuna. Pantxika Teilleria, Elirale dantza konpainiaren zuzendariak sortu obra honek, ikusle gazteak nahi ditu inplikatu espazio naturalen zainketan. Herriko Etxeak antolaturik, erreserba Euskal Herrikoturismo bulegoetan.
Jazz musikaldia igandean
Hemen ere, Larreko salan iraganen da, otsailaren 18an (17:00), jazz emanaldia Alexander Big Bang taldearekin. Hogei musikarik osatua kantari ospetsu batekin. Orkestrak giro atsegina, festazalea eta dantzaria eskaintzen du, jazz musika zaleak liluratzen dituena, profanoak bezala. Senpereko Kultur eta Ondare elkartea, Herriko Etxearekin dira antolatzaileak. Erreserba Euskal Herriko turismo bulegoetan.
"Hotel Kalimutxo" antzerkia
Scenitza konpainiak bere azken obra aurkezten du, otsailaren 21ean (20:00), asteazkenarekin, Larreko kulturgunean. Familiako ostatuaren egoera zalantzan dago, garai huntako ostatu kate erraldoien saihetsean baita mundu numeriko eta gizatasuna kentzaile hunetan. Etxeko andereak, balekibale sinetsi nahi du, heldu dien klienteri eskainiz etxeko kalimutxo famatua. Haatik zernahi bezero desberdin hurbiltzen dira eta hor da sortzen koktel pindartsua, denen atseginerako. Erreserba 10€, urririk 15 urtez petik, deituz 06-03-22-79-08 edo scenitza.theatre@gmail.com.
Arrantzako artikuluen merkatua
Salerosketa berezi hori ohizkoa bilakatzen ari da, larunbatean hilaren 17an pilota plazan iraganen da (9:00-15:00). Partikularren arteko azoka hortan, arrantzari doazkion edozoin material aurki daiteke. Erakusketarien mahaina erreserbatu behar da deituz 06-83-26-74-21, 06-95-87-08-20 edo aappma.nivelle@gmail.com 10€parte hartzea.
Udako gazteen enpleguak
18 urtez goitiko gazteek, uda sasoiko izena emaitera gomitatuak dira, Herriko Etxeko zonbait zerbitzutan lan egiteko. Arlo anitzetan badira ahalmenak: zerbitzu teknikoak, kanpoko guneetan, lakuaren garbiketetan, pedaloak, aisialdi zentroan, nerabeen gunean baita hirizaintzan. Herriko Etxeko harreran galdea egiten ahal da.
Hatsaren Poesia tailerra Larraldean
Otsailaren 24an (16:00), izanen da lehenbizikoa, "Hitzak eta itzalak" izenburuarekin. Olerkizaleek, aukera polita dute elkarlana xinpleki eramaiteko, nola idatzi gai berezi hunen inguruan. Izen emaiteaolerkibilduma@sfr.fr webgunean.











