Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Dolu - Eskubaloia

Dolu

Otsailaren 8an, azken egoitzarat lagundu dugu Pierre Jaureguy, Mounhokoa. Irisarriko elizan sekulako jendea bildu da. Zeremonia biziki ederra, kartsuki iragan da. Pierre, gizon langile eta seriosa izan da, laborantxa eta Larzabaleko gasnategiko lanak segurtatuz. Herrian ere, gizon engaiatua, anitz urtez lehen axuant izan da. 1970ean, esposatu dira, bi alaba eta bi seme ukan zituen. 85 urte hurbil, eritasun luze batek erreman du, ondokoek inguraturik.

Maddalen, bere espos lagunari eta familia guziari dolumin bizienak.

Eskubaloia

Lehen taldeak Rodez-en kontra galdu du, multzoko lehenaren etxean, 31-24. Bigarren taldeak Floirac taldearen kontra galdu du, 24-21. Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petikoen taldeak berdin egin du Lormont taldearen kontra, 22-22. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik ttantto batez galdu du, Bruges-en, 24-23. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Atharratzen irabazi dute, 32-30.

Heldu den aste hondarreko partidak - Gizon gehienetan, hirugarren taldeak, larunbatean Ortese errezebituko du (20:00). Nesketan, bigarren taldeak, Kanbon Denguin errezebituko du (20:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak igandean Mios-era joanen dira (14:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016