Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Otsailaren 15a
Ihauteriak - USOPOP - Pilota
Ihauteriak
Gan den asteburuan ginituen, larunbatean gazteria auzoetan etxez etxe ibili da, igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak, plazan gauza politak egin dituzte, musikarien soinu ederrekin. Ondotik alegrian Zanpantzar errea izan da. Bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denbora ere alde zela, goizean euritsu bainan memento onean iduzkia agertu da, plazan bertan bazen talo eta goxoki edatekoekin. Aurtengoak ere pasatu dira, beti bezala umore onean.
USOPOP
Elkarteak bere kontzertua emanen du, otsailaren 16an eta 17an, Lur Berrin, Keinun eta kiroltegian eta 18an igandez Lankun taldearen kontzertua Santa Katalina kaperan.
Pilota
Trinketean buruz-buruka - Lehen mailan: Haroçarene Arnaud galtzaile 40-00 Lau Herriren kontra. Guruchaga Betti irabazle 40-33 Senpereren kontra. 2. mailan: Mariluz Julen irabazle 40-20 Zaharrrer Segiren kontra. Lecuona Aritz irabazle 40-37 Airetik-en kontra. Etcheverry Unai irabazle 40-07 Amikuzeren kontra. 3. mailan: Iribarren Oihan galtzaile 40-19 Zaharrer Segiren kontra. 4. mailan: Errandonea Xan galtzaile 40-06 Uhaldeanen kontra. Iribarren Oihan irabazle 40-24 Azkaindarrak-en kontra. Elizalde Lauran galtzaile 40-35 Azkaindarrak-en kontra. Artekoak: Etxeberri Pacheco Manex irabazle 40-00 Kapito Harriren kontra. Zozaya Eñaut irabazle 40-20 Noizbait-en kontra. Alvarez Telio irabazle 40-39 Endaiarrak-en kontra. Bareyre Ithurria Miguel irabazle 40-34 Endaiarrak-en kontra. Union Basque batasunean - 3. mailan finalak Baigorrin. Agesta Joan - Laborde Lavignette Mickael irabazle 40-21 Amikuzeren kontra. Gazteak: Aguirre Arkaitz - Semerena Eneko irabazle 40-20 Kanboarrak-en kontra. Gaztetxoak: Alduntzin Kaiet - Marin Imaz Eneko irabazle 40-16 Atzarriren kontra. Heredia Unai - Berasatzgui Unai galtzaile 40-28 Atzarriren kontra. Larrañaga Ekhi - Saint Martin Andoni irabazle 40-07 Denek Bat-en kontra. Jauregui Peio - Lopes Kepa irabazle 40-36 Denek Bat-en kontra. Goyeneche Mikel - Odeau Martinez Iban irabazle 40-18 Kapito Harriren kontra. Kimuak: Berasateguy Eñaut - Idoate Xan irabazle 40-19 Inthalaz-en kontra.
Errugbia À¢'€'" Saran, Sarak 64-14 irabazi du Idroneren kontra.











