Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Goxoki Etxean - Arinki - Errugbi

Goxoki%20Etxean%20-%20Arinki%20-%20Errugbi

Goxoki Etxean

Adinekoetaz eta hauen laguntzaileetaz arduratzen den "Goxoki Etxean" egitura koordinatzaile, psikologo, ergoterapeuta eta dietalari batez osatua da. Xaharrak etxean atxikitzeko lan egiten du, osagarri profesionalak eta familiak lagunduz.

Christine Etchechoury koordinatzaileak bakotxak etxean dituen beharrak neurtzen ditu, jendeen desirak konduan hartuz eta errespetatuz. Oihana Bidart psikologoak segida hartzen du, familietako laguntzaileak tailerren bidez sustengatuz eta batzuk bizi luketen hersturak artatuz.

Laura Cedarry ergoterapeutak etxearen antolaketa, familiakoekin eta profesionalekin, lantzen du, adinekoaren autonomia heinaren arabera. Aholkuak eta medikuntza tresneria egokien instalatzeaproposatzen dira hortarako.

Manon dietalariak tele-kontsulta sistema baten bidez bere zerbitzuak segurtatzen ditu.

Berrikiago, Euskal Elkargoak abiatu duen "Plazandere" proiektu deiari ihardetsi dio, hunen xedea delarik baserriko emazteen tokia azkartzea eta argitan emaitea. Horren bidez, Goxoki Etxean elkarteak hemengo laguntzaileen arduratasuna ezagutarazi nahi du.

Gainera, diruketa bat eskuratu du arta sozio-estetiko batzuen ordaintzeko eta horrentzat Emilie Ezponda laguntzaileen etxeetara jinen da, helburua delarik hauen ongi izaitea eta beren buruaren estimua berreskuratzea.

Elkartearen zerbitzu horietaz interesatuak direnek zenbaki huntara dei dezatela: 06-30-10-24-99

Arinki

Heldu den martxoaren 10ean, Plaza Xokon, arratsalde goxo baten iragaiteko parada emaiten dauku Arinki elkarteak. Bi formula:

- (12:00) Bazkaria eta dantzaldia 40 eurotan.

- (15:00) Atsalaskaria eta dantzaldia 8 eurotan.

Thierry Etchegaray soinularia alaitzaile.

Izen emaite eta pagamenduak martxoaren 1eko egin behar dira berantenaz, xekea Herriko Etxera helaraziz, Arinki elkartearen izenean. Badira ere telefono zenbakiak: 06-83-31-31-85, 06-26-32-46-92 eta 06-20-83-73-06.

Bazkaria zertaz osatua izanen den: ahokoa kir edariak lagundurik, legatza piquillos saltsarekin, kremarekilako xerrikia, Dauphinois gratinatua eta ilar lekak, sagar tarta eta kafea.

Errugbi

Goresmenak erroak Baigorrin dituen Xan Mousques-i. 20 urtez petikoen kondu, Eskoziaren kontrako zoingehiagoka jokatu du, Edimburg-en Frantziako taldearekin, gibeleko postuan eta berezituek bere izena anitz aipatu dute, partida biziki ona egin baitu. Entsegu bat ere markatu du. US Nafarroan hasia, Baionako Aviron-en artzera joan zen 16 urtetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016