Herriz Herri - Luhuso (L) | 2024ko Otsailaren 15a

Kantaldia - Herriko berri - Kaskarotak

Kantaldia%20-%20Herriko%20berri%20-%20Kaskarotak

Kantaldia

Otsailaren 16an (20:30), Arraditz hirukotea eta Baionako Polifoniak elizan entzuten ahalko dira. Parte hartze librea, bakoitzak nahi duena emaiten ahalko du.

Herriko berri

Urte hasiera huntan Herriko Etxeak aitzineko urtean eraman obren berri eman du.

Jaz Harri Xuri ikusgarri gelan kanpoko eta barneko tinduak eginak izan dira. Obrek 75.000 euro gosta dute, Akitania Berriak (%40) eta Departamenduak (%40) diru laguntzak eman dituzte.

2022an, trinketeko hotel jatetxearen salmentaren ondotik, Herriko Etxeak trinketaren erostea erabaki zuen. Azterketa teknikoak egiten ari dira, proiektuak beranta hartuko du, 2024an bururatuko da.

Ingurumena zaintzeko ekimen berriak abitu dira. Eskolako kantinan ez da gehiago paperezko zerbitarik erabiltzen, oihalezkoa baizik. Beste herrietan bezala hondakinen bereizketarako aldaketak izan dira, konpostatzeko tresnak erabiliz.

Egoera zibila À¢'€'" Jaz lau sortze izan dira: Rosie Lagouanere, Ainara Goutenegre, Lore Alzuri eta Julen Biancolini. Lau heriotza: Elissalde Amélie, Aguerre Pierre, Lespez Josiane eta Membrede Joséphine.

Bi ezkontza: Christophe Lacroix eta Pauline Barennes, Marvin Phan eta Cheyenne Vulquin.

Kaskarotak

Polliki dantza taldeak jakinarazten du aurten Kaskarotak otsailaren 17 eta 24an iraganen direla, ez da dudarik ongietorri beroena ukanen dutela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016