Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Hiri besta - Hondartza plastiko hondakinik gabe

Hiri besta

Agorrilaren 12an iraganen da. Animazio desberdinak antolatuak dira. Adinetakoen bazkaria, 67 urte baino gehiago duten hendaiarrak (12:00), Gaztelu merkatu estalian gomitatuak dira.

"Hiri Bestako" lasterketa (19:00), Gaztelutik abiatuko da, izenak egunean berean emaiten ahalko dira.

Herriko Etxetik besten abiatze ofiziala (20:00), ondotik Zarpai Banda, Baiona Banda eta Angeluko Genets taldeek karrikak animatuko dituzte. Hiri zentroan dantzaldia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a

Haurrentzat hondartzan ukaraikoa - Pirinioetako bidea Bidasoa eskualdean

Haurrentzat hondartzan ukaraikoa

Hendaiako hondartzetan anitz familia ibiltzen dira. Hendaiako Herriko Etxearen partaidetzarekin, CRS eta SDIS sokorri igerilariek, 9. urtea haurren zaintzeko, ukaraikoak sartzean haurreri ezartzea proposatzen dutela.

Burasoen lasaitzeko eta haurren segurtasunerako da ekimen hori plantan jarria. Eskumuturrekoetan haurraren izen-deiturak eta burasoen telefonoa markatuak dira, dohainik banatuak dira, sokorrien gunean emanak dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Elkarrekin tren-bide garraioa - Bidasoa aldeko herritarrak trabatuak

Elkarrekin tren-bide garraioa

"Elkarrekin" ibiltzeko gunea Hendaiako geltokian estreinatua izan da. Hor ziren: Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Jean-François Irigoyen Mugikortasun sindikatuko presidentea, Joseba Erremundeguy mugaz-gaindiko delegatua, Alain Rousset Akitania Berriko presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jean-Jacques Lasserre Departamenduko presidentea eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza. Philippe Le...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Gitarralde Festibala

Gitarralde festibalaren 11. edizioa aurkeztua izan da, uztailaren 7 eta 9an iraganen da. Herriko Etxearen izenean Kotte Ecenarro auzapeza eta Michelle Mounios kultura axuanta, Laurent Plegrin hiriko besta eta animazio arduraduna eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendariak aurtengo egitarauaren berri eman dute.

2012az geroztik talentu handiko musikariak ibili badira, errana da aurten ere tokiko, zein estatuko edo(ta) nazioarteko gitarristen entzuteko parada izanen dela.

Aurtengo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a

Estazio meteorologikoa Abbadian - "Gure Ikastolak" 50 urte

Estazio meteorologikoa Abbadian

Aurten Abbadian estazio meteorologikoa plantan ezarria izan da. Internetez denbora errealean agertzen diren datuak, ingurumenaren eta biodibertsitatearen zerbitzura erabiliko dira.

Sailkatua den Natura Eremu Sentsible huntan, Larretxea baserriaren ondoan, hainbat eguraldi sentsore jarri dira, baldintza bat betez, monumentu historikoa den Abbadiatik ikusia ez izaitea.

Bildu datu guziak herriko arduraduneri transmitituak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

"Bolante baten historia" - Garbiketa operazioa: Bidasoako ibaian

"Bolante baten historia"

Ekainaren 22an (20:30), Les Variétés zinegelan "Bolante baten historia" Iñaki Alforja eta Iban Toledoren dokumentalaikusgai izanen da.

Iparraldean errefuxiatu zela, Jose Miguel Etxeberria, "Naparra" desagertu zen. Eneko anaiak, Jose Miguelen ibilbidea berriz egiten du. Bere ideiak, militantzia... desagertu zen arte. Zer gertatu da? Nork zer egin du? Eta bereziki, nun da Naparra? Familiak behar dituen erantzunak ukanen ote ditu? Inkesta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016