Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ihauteriak
Ihauteriak otsailaren 25ean ospatuko dira. Gazteluko Aretoan (14:30), hainbat ekimen proposatuak dira. Bereziki haurrentzat animazio desberdinak iraganen dira (14:30-16:30), Akelarre, Mutiko Alaiak, Mutxiko Elkartea eta Zarpai Banda taldeen elkarretaratzea (16:00), hortik abiatuko da hirigunea zeharkatuko duen desfilea, Errepublika Plazan Zanpantzarren auzia (18:00).
Ondotik bestak Gaztelun segituko du, Burrunba eta...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
"Elkano - Lehen mundubira" erakusketa
Asporotsttipi gunean, otsailaren 21 arte, "Elkano - Lehen mundubira" erakusketa ikusgai da (10:00-17:30), sartzea urrik. Euskal Itsas Museoak du erakusketa plantan jarria, Elkano Fundazioaren laguntzarekin.
Erakusketaren karietara, 8 eta 12 urteko gazteek, 2 egunez bakantza denboran gomitatuak dira "Arte eta zientzia" ikastaldian parte hartzera. Juan Sebastian Elkano nor zen ezagutzeko parada ukanen dute....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Joan den astean Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig lehen axuantak eta Jean-Michel Arruabarrena kirol axuantak, igerileku berriaren proiektua prentsari presentatu dute.
Proiektua 4.000 m2-ko neurrikoa da, Herriko Etxeak dituen beharreri erantzuten duela errana izan da, funtzionaltasuna, biziguneen erabilera, hiri-integrazioa eta mugikortasun jasangarria kontutan hartuz. Egungo igerilekuaren leku berean berreraikia izanen da, 10 milioi euro kostako du.
Proiektu...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Zibururekin batera horra urteko lehen herriko bestak hor direla, urtarrilaren 20an hasiko dira eta bi asteburuetan iraganen dira.
Pellot desfilearekin ofizialki hasiko dira, eskolako haurrak lagun, arroltze moleta lehiaketa, ikusgarri, pilota partida, ahantzi gabe famatua den danborrada izanen dira abusagailuak. Aurtengo berritasuna, Hendaiako kirolariak omenduak izanen dira. Egitarau osoa agertzea luzeegi izanez, bakarrik memento azkarrenak aipatuko ditugu.
Urtarrilaren 22an...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Bertsu saioak
Bi bertsu saioa antolatuak dira.
Urtarrilaren 13an (19:00), Enbata gaztetxean bertsulari gazteak entzuteko parada emana da. Parte hartuko dute: Ibai Lekuona, Irati Aizpurua, Martxel Agirre, Garikoitz Agirre, Maddi Ane Txoperena eta Aitor Servier bertsulariek. Pintxoak eta edariak izanen dira.
Biharamunean, urtarrilaren 14an, Gaztelu Aretoan, Ipar Euskal Herriko Harrera elkartearen aldeko bazkaria eta bertsu saioa antolatua da. Amets Arzalluz,...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Jessica Berra eta Elur Alberdi: hiriak ohoratuak
Jessica Berra itsasoko munduko arraun txapeldunak eta Elur Alberdik para-arrauneko munduko txapeldunak, Kotte Ecenaro auzapezaren eta Jean-Michel Arruabarrena kirol axuantaren eskutik medaila eskura dute. "Hendaiako herriaren harrotasunak zarete, arrauna maila gorenera eramanez" poztu da Kotte Ecenaro.
Kostaldeko arrauna ez bada joko olinpikoetako diziplina, lehiaketako arrauna Olinpiar Jokoetan sartzen da eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016