Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Irun, Hondarribia eta Hendaia artean antolatua den Bidasoa Folk edizioa, agorrilaren 18, 19 eta 20an iraganen da.
Dohainik 3 kontzertu proposatuak dira, arratsaldean eta aire librean, folkaren eta musika garaikidearen erreferentzia diren taldeekin. Alemania, Aljeria, Armenia, Maroko, Siria, Valentzia eta Euskal Herritik etorri artistez gozatzeko aukera izanen da.
Lehen kontzertua, agorrilaren 18an Iruneko Juncal plazan iraganen da (20:00), Dissidenten (Alemania - Maroko)....
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Euskal diasporaren urratsetan
Isabelle Tauzin-Castellanosek, uztailaren 22an (18:30), mediatekan, "Euskal diaspora Perun eta Rio de la Platako: Amerikako emigranteen urratsetan" gaiaren inguruan mintzaldia emanen du.
Mendeetan hamarnaka mila euskaldun joan ziren Rio de la Platara (Uruguai, Argentina), beste emigrante batzuk Horn lurmuturra igan eta Perura etorri ziren. Hizlariak emigranteen ondorengoek Euskal...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Irun-Hendaia pasabidea berriz hetsia
Irun eta Hendaia artean den Avenida zubia, urte hauetan hetsia dena, Frantziako Tourra pasatzeko denboran soilik idekia izan da. José Antonio Santano (Irun) eta Kotte Ecenarro (Hendaia) auzapezak, ideki zelarik sinbolikoki zubi erdian bildu ziren, hauekin batean bi aldeetako euskaldunak. Biharamunean berean estatuak berriz hetsi du, burdinazko hesiak ezarriak izan dira, hiru herrietako auzapezen, elkarteen eta herritarren haserrea...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
"Hendaiak uda ospatzen du"
Uztailaren 9tik 12a arte "Hendaiak uda ospatzen du" deitu gertakaria antolatua da. Hiriko gune desberdinetan ikusgarriak kitorik izanen dira, publiko guzientzat. Lau eguneko egitarauan hainbat konpainiek emanik, zirku, esku-joko, karrikako antzerki eta su ikuskizunak ikusgai izanen dira. Karrikako artea ezagutzeko parada, memento atsegina pasatuz.
Egitarau zehatza jakiteko hendayefetelete.com...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
"Guitaralde" festibala
Uztailaren 5etik 8a arte bost egunez film proiekzioak eta kontzertuak iraganen dira, hiriko auzo desberdinetan. Tokiko eta beste eskualde batzuetatik etorri artisten ezagutzeko parada emana da. Uztailaren 7 eta 8an arrabitegileak ere hor izanen dira, Gaztelu aretoan tresnak nola ekoizten dituzten ezagutzeko parada emana da.
Egitarau zehatza jakiteko guitaralde.fr, txartelak erosteko zuzenean Mendi Zolan edo
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Bide trabatuak
Uztailaren 3an Frantziako Tourra pasatzen dela eta, Herriko Etxeak abisua zabaltzen du egun horretan bide batzuk hetsiak izanen direla. Bestalde uztailaren 1etik (8:00), uztailaren 3a arte (18:00) lasterka pasako den bidean ezin da aparkatu. Trafikoa hetsia denetik, ibiltzea ezinezkoa izanen da.
Autobus sareak eguerditan geldituko dira, eskolako garraiorik ez da izanen, Herriko Etxea Errektoretzarekin ari da gogoetatzen ikastetxeak hetsiak egon...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016