Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Bidasoa-Txingudi: batzordea berritua
"Bidasoa Bizirik" egituraren kudeatzailea den mugaz-gaindiko Bidasoa-Txingudi batzorde nagusi berria osatua izan da, Hendaiako Herriko Etxean. Bidasoaren bestaldeko udal hauteskundeen ondotik, Irun eta Hondarribiako auzapezak, Jose Antonio Santano eta Igor Enparan, izendatuak izan dira lehendakariorde, Kotte Ecenarro Hendaiakoak lehendakari postua duela.
Horrez gain, partzuergoan ukanen dituzten ordezkariak izendatu dituzte:...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Beti zuekin: Zarpaien udazkeneko besta!
Zarpai Bandaren zale guziak, aseezinak eta musikazaleak, urriaren 13 eta 14an gomitatuak dira.
Gaztelu Zahar pilotalekuan herrixka muntatuko da, bi egunez animazio, hitzordu eta ekitaldi desberdinak iraganen dira. Etxolak izanen dira janari eta edariekin, horiekin batera, eszena nagusian egitarau musikal ikaragarri batek hitzorduaren bihotza dardaraziko duela errana da.
Ostiralean Kaskarot bandak eta Incansables...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Hendaia herriak, bere adinekoen aldeko politikaren baitan, Sozial Ekintzarako Udal Zentroaren bitartez, publiko honi zuzendutako astea proposatzen dio, bertze hainbat partaiderekin elkarlanean. "Elkarrekin zahartzea, aukera ederra" da aurtengo gaia.
Izen ematea irailaren 26a aitzin: CCAS 05-59-48-23-10 edo zentro soziala 05-59-20-37-63.
Urriaren 2a, astelehena - Gaztelu aretoan "Partekaturiko gosaria" (10:00) egitura profesionalekin, Denentzat sozial...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 21a
Elur Alberdi: brontzezko domina
Elur Alberdik brontzezko domina, bikote mistoan Belgraden (Serbia) irabazi du, Laurent Cadot partaidearekin. Ez da lehen aldia hendaiar arraunlariak sari bat irabazten duela, aldi huntan "Bizitzaren domina, itxaropenaren domina" zela hunkitua iharduki du, minbizia garaitu berria duela eskuratu baitu. Azken kimioterapia ekainaren 16an burutu zuen, bikote mistoen prestaketa trabatua izan bada ere lortu du, goresmenak...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a
Mugikortasunaren Europako Astea
Irun, Hondarribia eta Hendaian irailaren 16tik 22ra, adin guzietako pertsonentzat aktibitate desberdinak proposatuak izanen dira. Hiru Herriko Etxeek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren baitan, mugikortasun iraunkorrari buruz sentsibilizazio lana jarraitzen dute. Horretarako, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, eguneroko garraio ohiturak aldatzeko hainbat ekimen proposatzen dituzte. Horren bidez hirien arteko...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Eskola sartze aitzineko obrak
Eskola sartzea abiatua dela, aitzineko astean herriko hautetsiek eta zerbitzu teknikoek eskolen itzulia egin dute. Eskola guzietan freskatze lanak egin badira, aurten hiru eskoletan hiriak obrak egin ditu: hondartzako eskolan (93.000€), Joncaux auzoko ama-eskolan (20.380€) eta geltokikoan (15.000€).
Argiteria berritzeko lan handiak egin dira, Herriko Etxearen trantsizio ekologikoaren politikaren eta energia eraginkortasun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016