Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Sentsibilizazioa
Bestetan, jazarpena eta indarkeria sexista eta sexualak jasaiten dituzten emazteentzat sentsibilizazio elkarretaratzea urririk antolatua da. Hilaren 3an iraganen da (9:30-13:00), Borderline Fabrikan.
"Brins de mémoire" erakusketa
Alain Roux artista urruñarraren tindu kolekzio abstraktu autobiografikoa, "Brins de mémoire" deitu erakusketa ikusteko azken egunak dira. Erakusketa...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bixintxo bestak
Nahiz eta herriko bestak laister bukatuko diren, azken hiru egunetako gertakari nagusiak aipatuko ditugu: urtarrilaren 26an, ostiralarekin, bi pilota partida jokatuko dira, Egiguren-Eskuza / Zubizarreta III-Ugartemendia (20:45) eta Elordi-Rezusta / Peña III-Albisu (22:00), D. Ugarte pilota plazan. Tokia hartzeko 06-87-53-73-13 edo
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Agiantzak
"2024an, etorkizunaren alde lan egiten jarraituko dugu, hendaiarren eguneroko jarduna hobetzeko eta guziok estimatzen dugun bizi-kalitateari atxikitzeko". Hitz hauekin zuzendu zaie Kotte Ecenarro auzapeza, herriko kontseilariez inguraturik, ohiko agiantza ekitaldira hurbildu diren 200 inguruko lagunei.
Bixintxo bestak
Urtarrilaren 19tik 28ra herriko bestak ospatuko dira. Izan...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Bertso saioa
Urtarrilaren 14an igandearekin, Hendaiako Gaztelu aretoan bertso saioa antolatua izanen da. Bertan, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Amets Arzallus izanen dira parte hartuko duten bertsolariak. Gai emailea Maddalen Arzallus izanen da. Bazkaria izanen da (13:30) eta ondotik bertso saioa hasiko da (17:00). Bazkaria eta saioan parte hartzeko 25 euro pagatu behar dira, edo bertzela saioan bakarrik 10 euro. Izena emateko, mezua...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Robert Arrambideren heriotza
Robert "Popol" Arrambide abenduaren 21ean zendu da, 81 urte zituen. Hendaiako Herriko Etxeko hautetsi abertzalea izana eta euskal preso politiko ohia, euskal kulturaren alde ere aritu zen bereziki Akelarre elkartean. Bere ehorzketak abenduaren 28an San Bixente elizan iragan ziren, dozenaka herritarrek eta hautetsiek agurtu dute. Ondotik, eliza aitzinean Jexux Arzallus eta Andoni Zelaiak bertsutan omendu zuten, bidelagun izaitea eskertuz....
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Pontx pailazoa
Olentzeroren zain egon behar dela eta, denbora lasterrago pasatzeko proposamen interesantea egina da. Pontx pailazoaren "Gelara" ikusgarria abenduaren 23an Gaztelu aretoan emana izanen da (17:00).
Zine-tailerra
Les Variétés zinegelan abenduaren 23an (15:15), Edouard Manceauk idatzi "Nom d'un champignon" liburutik abiatu eta, marrazteko tailerra proposatua da. Onddo magiko bati esker, alimale anitz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016