Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
15. edizioa: Hendaia Euskaraz
Euskararen hilabetea kari, hainbat gertakari antolatuak izanen dira martxoan zehar.
"Izar Saltzailea": Martxoaren 16an (11:00), Eneko Bidegainen liburuaren aurkezpena eta irakurketa, 8 urtetik goiti, Mediatekan iraganen da.
Udaberriko besta: Martxoaren 17an (11:00), Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Ez gara jaitsiko" ikuskizuna Daniel Ugarte pilota plazan. Akelarrek antolaturik, 2 urte...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Mugaz gaindiko partzuergoa
Otsail hasieran, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoan presidente eta presidenteordeak hautatuak izan dira. Igor Enparan Hondarribiko auzapeza presidente izendatua izan da, Kotte Ecenarro Hendaiatik eta Cristina Laborda Irunetik lehen eta bigarren presidenteordeak. Bilkura horretan, hainbat gai aipatuak izan dira, besteak beste aho batez erabaki da kultura, euskara, kirola eta turismorako kontsortzioko programak egiteko lau lan...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Oroimena
Missak eta Melinée Manouchian-en Panteoian sartzearen karietara, mediatekan erakusketa presentatua da. Bigarren Mundu Gerlan erresistentzian parte hartu zuten armeniar gudariak ohoratzeko. Martxoaren 2a arte ikusgai da.
Bertso saio animatua
Martxoaren 1ean (19:00), Enbata Gaztetxean bertso saioa iraganen da. Haira Aizpurua, Adrian Arruti, Manu...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Alda mugimenduak egoitza berria
Aldak, Baionan duen egoitzaz gain, bertze bat Hendaian ideki du. Horretarako, otsailaren 23an (18:00), lokalaren estreinaldirako denei idekia den gaualdi berezia antolatuko du. Lokala Irandatz auzoan kokatzen da.
Kontzertuak
Otsailaren 24an, larunbatean (18:00), Gaztelu Aretoan Reggae eta Dub estiloko musika onenen fusioa izanen da. "Lanetik Egina" eta "Eskifaia" elkarteek...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
"Balea" zentroa inauguratua
Hilaren 6an, "Marin" ospitaleak "Balea" zentroa inauguratu du. Zentro hau, pazienteen ebaluazio eta erredukazio artatze zerbitzu berria da, eritasun bakan eta elbarritasun konplexuan berezitua dena. Espazio hori iazko uztailetik operazionala da, lesio neurologiko grabeak bere gain hartu eta segipena egiten duen eguneko ospitale berezitua da.
Elur Frantziako txapelduna ergometroan
Elur Merlhene Alberdi...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
"Bakarka Taulan" festibala
Kultur zerbitzuak bere 12. "Bakarka Taulan" festibala antolatzen du, otsailaren 9tik 11ra, Mendi Zolan. Kultur denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa den festibal hunek, izenak dioen bezala, publikoaren aitzinean bakarrik atzemaiten diren artisten emanaldiak eskaintzen ditu. Emankizun mota hunek artista eta publikoaren arteko harremana sakonagoa izatea sustatzen du eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016