Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Joko olinpikoak
Uztailaren 26an ostiralarekin, "Terre de Jeux"-k Joko olinpikoen idekiera zuzenean zabalduko du (19:30-23:00). Gaztelu Aretoan pantaila handia izanen da. Brasilian kulturaren inguruko "Aupa Brazil" deitu festibala ber tokian iraganen denez, edaritegia, merkatua eta animazioak egonen dira.
Kontzertuak
Uztailaren 26an ostiralarekin (20:30), Kant koruak kontzertua emanen du Santa Ana elizan.
Uztailaren...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Erakusketa
Maiana Agorrodyren mundu koloretsu eta humanistan murgiltzeko aukera izanen da uztailaren 10etik agorrilaren 3a arte, Mendi Zolan kulturgunean. Artistaren margolanek, tropa errebeldearen historia kondatzen dute, kosmosean noraezean ibili ondoren, berreraiki beharreko mundu berria aurkitzen duena. Maskarak kentzen dituzte benetako koloreak erakusteko. Erakusketa urririk da, xehetasunak hendaye-culture.fr webgunean.
Kontzertua...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Olinpiadak denentzat
Hendaiako Gazte Herritarren Batzordeko gazteek uztailaren 6an larunbatarekin (14:00-18:00), Ondarraitz estadioan Olinpiadetan parte hartzera gomita zabaldu dute. Familiakoak edo lagunak izan, 5 pertsoneko taldeak osatu behar dira eta hainbat jokotan parte hartzen ahalko da: baloia preso, euskal txapela, soka-tira, saskibaloia eta flag....
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Euskal pilota selekzioaren aldeko ekitaldia
Euskal Herriari selekzio propioa ukaiteko eskubidea ez zaio onartzen, euskal pilotariak Espainia ala Frantzia ordezkatu behar dute. Euskal Herriko selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubide kolektiboan oinarriturik, euskal herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko deia zabaldua izan da. Elkarretaratzea ekainaren 29an larunbatarekin (12:00) iraganen da, Daniel Ugarte Beltzenia...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta
Ekainaren 21ean ostiralarekin, musikaren besta ospatuko da. Horren kari, Gaztelu Aretoaren goiko eta beheko zabaldegian, Errepublika plazan, geltoki auzoan, hondartza auzoan eta Txirla etxolan talde desberdinek kontzertuak emanen dituzte.
Ikastolaren eguna
Ekainaren 22an larunbatarekin, Gaztelu Aretoan ikastolaren eguna iraganen da. Goizean (11:00)...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Sagarno eguna
Ekainaren 15ean larunbatarekin (18:00), sagarno eguna iraganen da, Baleak elkarteak eta herriko beste elkarte batzuk antolaturik. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa izanen da. Euskal Herriko sagarnoa izanen da, bertako sagarrekin ekoiztua. Ekitaldi hori portu karrikan iraganen da.
Txiki txoko haurtzaindegia
Ekainaren 16an, Txiki txoko haurtzaindegiak bere 10 urteak ospatuko ditu Gaztelu Aretoan. Goizean (11:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016