Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Azaroaren 23an larunbatez, Akelarre elkartearen 50 urteen kari, egun osoko egitaraua antolatua izanen da. Goizean (11:30), dantza ikuskizuna iraganen da Beltzenian. Ondotik bazkaria (14:00), Jeiki Hadi erromeria taldeak alaiturik. Arratsean (18:00), Elektrobuiaka, Rukula, Su Ta Gar eta Dj Bull taldeek kontzertua emanen dute Gaztelu Aretoan.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Kontzertua
Azaroaren 16an larunbatarekin (12:30), BADOK musika atariak 15 urte betetzen dituela eta, kontzertuak antolatuak izanen dira Borderline fabrikan. Huna egitaraua: Ahots Hutsez polifonia taldea eta Arkaitz Miner (12:30), Mokadua eta kafea (14:00), Ibon RG (16:30), Ibil Bedi eta Ke Lepo (17:30).
Ipar Euskal Herriko musikak eta kantuak
Iparraldeko Orkestrak bere txaranga sortu du lehen aldiz Philippe de Ezcurra...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Gaztelu Aretoaren hitzordua
Azaroaren 9an (10:00-18:00), Recycl'arte elkarteak berreskuratze besta antolatuko du. Sartzea urririk izanen da. Informazio gehigarriak: recyclarte.org.
Korkoiak surf besta
Azaroaren 9an (8:00), Sokoburu hondartzan surf txapelketa iraganen da, bai eta surf egokitua eta txiki free surf-a.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Kontzertua
Azaroaren 2an (18:00), Enbata gaztetxean Zker Band, Aho Zakil Konekxion, RTZ kolektiboa eta DJ Infernu taldeek kontzertua emanen dute. Sarrera urririk izanen da.
Antzerkia
Azaroaren 3an igandez (19:00), "Miñan" artedrama ikusteko parada izanen da Mendi Zolan gunean. Antzerki hori Amets Arzallusek idatzi "Miñan" liburuan oinarritzen da. 12 urtetik gorakoei zuzendua da.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Arte digitaleko lehiaketa
30 urte edo gutiago dituztenei eta sormen artistikoa gogoko dutenei zuzendua, "Ibai baten izena duen herrialdea" arte digitaleko lehiaketaren hirugarren edizioa zabalik da, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolaturik. Lehiaketa honek Irun, Hondarribia eta Hendaia osatzen duten lurralde mugakideko paisaia bereziak irudikatzera gonbidatzen ditu gazte artistak.
Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 18a da. Lehiaketa...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Denentzat sozial zentroa
Urriaren 18an, Denentzat sozial zentroak ate idekien eguna eta mahai-ingurua proposatuko ditu lurraldeko sozial zentroen eginkizun eta erabilgarritasunaz hausnartzeko. Eguna mobilizazio nazionalaren baitan kokatzen da, sozial zentroen garrantzia azpimarratzeko elkarbizitzan eta kohesio sozialean. Eguneko egitaraua: (10:00-16:00) erakusketa eta bisita gidatuak (aitzinetik izena eman behar da) sozial zentro baten garrantzia ezagutzeko....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016