Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Dolu
Irailaren 17an zendu zaigu Andoni Etxarri historialari hendaiarra, 81 urte zituela. Besteak beste, Hendaiako ikastolaren, Endaika arraun elkartearen eta Sokoaren sortzaileetakoa izan zen. Ipar Euskal Herriko lehen Olentzero ere izan zen. Kultura, euskara eta ekonomia arloetan zinez ekarpen handia egin zuen. Ehorzketak irailaren 23an iragan dira.
Dolumin bizienak helarazten dizkiegu haren hurbilekoeri.
Hamaikagarren irakurraldi...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Argazki Rallya
Irailaren 16tik 22ra, 2024ko Europako Mugikortasun Astea dela eta, Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera antolatu Argazki Rallyan parte hartzeko gomita zabaltzen dute. Helburua mugikortasun jasangarria Bidasoa inguruan iruditan jasotzea da. Hiru argazki bidali behar dira, bat hiri bakoitzean, garraiobide arinak edo kolektiboak nabarmentzeko. Hautatu argazkiak erakusgai izanen dira, eta argazki onenak...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Kontzertua
Irailaren 12an, Gaztelu Zahar Hendaiako gizon abesbatzak kontzertua emanen du Bixintxo elizan (21:00). Iñaki Dieguez izanen da zuzendaria. Sartzeak 12 euro kostako du.
"Bidasoa mintzatuko balitz"
Axut konpainiaren azken sorkuntza da "Bidasoa mintzatuko balitz". Bidasoan barna 3 orenez irauten duen emanaldi ibiltari artistikoa da, Gari Garaialde argazkilaria eta Xabier Erkizia soinu artistarekin lankidetzan. Huna...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Abuztuaren 21ean hasi eta irailaren 14a arte ikusgai izanen da "Omenaldi gisa" erakusketa. Erakusketa hau, Akelarre elkartearen 50. urteurrenaren egitarauaren baitan kokatzen da. Lola Sarratea bokazioz artista da. Josette Dacosta koloreekin eta materiekin jostatzen da indar eta mugimenduz beteriko margolanak egiteko. Donibane Garazin kokaturik, orain dela 20 urte Itzal Aktiboa elkartearen sortzean parte hartu zuen; euskal barnealdean gaur egungo artea sustatzen eta haurrak artera eramaten...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Joko olinpikoak
Uztailaren 26an ostiralarekin, "Terre de Jeux"-k Joko olinpikoen idekiera zuzenean zabalduko du (19:30-23:00). Gaztelu Aretoan pantaila handia izanen da. Brasilian kulturaren inguruko "Aupa Brazil" deitu festibala ber tokian iraganen denez, edaritegia, merkatua eta animazioak egonen dira.
Kontzertuak
Uztailaren 26an ostiralarekin (20:30), Kant koruak kontzertua emanen du Santa Ana elizan.
Uztailaren...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Erakusketa
Maiana Agorrodyren mundu koloretsu eta humanistan murgiltzeko aukera izanen da uztailaren 10etik agorrilaren 3a arte, Mendi Zolan kulturgunean. Artistaren margolanek, tropa errebeldearen historia kondatzen dute, kosmosean noraezean ibili ondoren, berreraiki beharreko mundu berria aurkitzen duena. Maskarak kentzen dituzte benetako koloreak erakusteko. Erakusketa urririk da, xehetasunak hendaye-culture.fr webgunean.
Kontzertua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016