Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Odol ematea - Hiri Besta

Odol ematea

Odola emateko bi data proposatuak dira: abuztuaren 28an ostegunarekin eta 29an ostiralarekin. Bi kasuetan Ondarraitz estadiora joan behar da (15:00-19:00).

Aitzinetik hitzordua hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunearen bitartez.

Hiri Besta

Abuztuaren 7tik 9ra iragatekoa da Enbata gaztetxean. Ostegunean mus txapelketa iraganen da (19:00), izen ematea oren bat lehenago. Ostiralean (20:00),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a

Koru kontzertua - Hiri Besta lasterketa - Euskal Besta - Oroitzapen Hiria

Koru kontzertua

Abuztuaren 6an (21:00), Lapurtarrak koru taldeak kontzertua eskainiko du Santa Ana elizan. Kontzertua euskaraz izanen da, sartzeak 10 euro kostako du, urririk 16 urte arte.

Hiri Besta lasterketa

Abuztuaren 8an ostiralarekin iraganen da. Bi distantzia desberdin izanen dira, 5 eta 10 kilometrokoa helduentzat. Helduentzat abiatzea arratsaldez eginen da (19:00), haurrentzat berriz goizean (11:30)....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Ekipamendu publikoa


Uztail hastapenean, herritarrak eta igerileku berria erabiliko duten elkarteak gonbidatuak izan ziren eraikina bisitatzera. Une eraikitzailea izan zen, publiko guzientzat pentsatua izan den ekipamendu baten inguruan elkarrizketa izateko. Lanen aurrerapenari buruzko galderez gain, hainbat gai landu ziren: igerilekuen eta aldageletako irisgarritasun optimizatua, idekitze ordutegi zabalagoak, bainatzen ez diren pertsonen beharrak kontuan hartuak, funtzionaltasuna eta erosotasuna...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a

Kontzertua - Dokumentala - Segurtasuna

Kontzertua

Uztailaren 17an (20:30), Bost Axola taldeak kontzertua emanen du Ttiki Baci jatetxean.

Dokumentala

Lanetik Eginaren 30. urteurrena dela eta, urteetan zehar proiektuan aritu diren pertsona anitzen elkarrizketak bildu dira, elkartean bizitako esperientziak partekatuz. Testigantza horiek irudiekin, artxiboko bideoekin eta beste hainbat ustekaberekin tartekatzen dira. "Lanetik Egina: au service des musiques actuelles" deitu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Kontzertua - Urrizti gaina - "Trukean"

Kontzertua

Uztailaren 5ean (18:00), Eneritz Furyak eta Gailu taldeek kontzertua emanen dute Borderline Fabrikan. Sartzeak 10 euro kostako du.

Urrizti gaina

Iazko abenduan, Hendaiako herriak Urrizti gainaren jabetza eskuratu zuen, natura-gune paregabe hau urbanizaziotik babesteko eta herritar guziei idekitzeko. Hori dela eta, uztailaren 5ean (10:00-12:00), gune berezi hau ezagutzeko gonbida luzatua da. Oinez edo bizikletaz,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Musikolore

Musikolore festibala uztailaren 2an hasiko da eta programazioa aberasten ari da. Jadanik iragarriak diren kontzertuei - Ayo (David Cairolekin lehen partean), Grupo Compay Segundo (Frikun lehen partean) eta TxokoLatin - bi talde gehitu behar zaizkie, kanpoan, taberna gunetik hurbil, kontzertuen aitzinetik eta oholtza aldaketetan joko dutenak: Gaitistaneko Orkestra (uztailaren 2an) eta Couleur do Brazil (3an).

Uztailaren 5ean, zinemari utziko zaio lekua film batekin eta familientzako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016