Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Olinpiadak denentzat
Hendaiako Gazte Herritarren Batzordeko gazteek uztailaren 6an larunbatarekin (14:00-18:00), Ondarraitz estadioan Olinpiadetan parte hartzera gomita zabaldu dute. Familiakoak edo lagunak izan, 5 pertsoneko taldeak osatu behar dira eta hainbat jokotan parte hartzen ahalko da: baloia preso, euskal txapela, soka-tira, saskibaloia eta flag....
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Euskal pilota selekzioaren aldeko ekitaldia
Euskal Herriari selekzio propioa ukaiteko eskubidea ez zaio onartzen, euskal pilotariak Espainia ala Frantzia ordezkatu behar dute. Euskal Herriko selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubide kolektiboan oinarriturik, euskal herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko deia zabaldua izan da. Elkarretaratzea ekainaren 29an larunbatarekin (12:00) iraganen da, Daniel Ugarte Beltzenia...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta
Ekainaren 21ean ostiralarekin, musikaren besta ospatuko da. Horren kari, Gaztelu Aretoaren goiko eta beheko zabaldegian, Errepublika plazan, geltoki auzoan, hondartza auzoan eta Txirla etxolan talde desberdinek kontzertuak emanen dituzte.
Ikastolaren eguna
Ekainaren 22an larunbatarekin, Gaztelu Aretoan ikastolaren eguna iraganen da. Goizean (11:00)...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Sagarno eguna
Ekainaren 15ean larunbatarekin (18:00), sagarno eguna iraganen da, Baleak elkarteak eta herriko beste elkarte batzuk antolaturik. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa izanen da. Euskal Herriko sagarnoa izanen da, bertako sagarrekin ekoiztua. Ekitaldi hori portu karrikan iraganen da.
Txiki txoko haurtzaindegia
Ekainaren 16an, Txiki txoko haurtzaindegiak bere 10 urteak ospatuko ditu Gaztelu Aretoan. Goizean (11:00),...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Lerratze kirolen eguna
Ekainaren 8an larunbatarekin (10:00-18:00), lerratze kirolen eguna antolatua izanen da. Surfa, piragua, kayak eta stand up paddle entseatzeko parada ezin hobea izanen da. Animazioak dohainik izanen dira. Arratsaldea ongi finitzeko, kontzertuak egonen dira. Kasino zaharrean iraganen da, xehetasunen ukateko, 05-59-20-00-34 deitu.
Gaztelu Aretoaren hitzorduak
Ekainean ere animazioak antolatuak dira Gaztelu...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Futbol 7
Ekainaren 1ean, zazpinakako futbol txapelketa iraganen da Ondarraitz estadioan. Hiru irabazleek sari politak ukanen dituzte: lehenak Lizarrako kanpinean asteburu bat, bigarrenak sagarnotegi afaria eta hirugarrenak bertako produktuen saskia. Txapelketa goizean hasiko da (8:30), ondotik trikipoteoa izanen da (11:30), ekitaldia eta bazkaria (13:00), eta eguna finitzeko kontzertuak izanen dira Mexikortxo Band (18:30) eta Stepi Selektah-rekin (22:00). Txapelketa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016