Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a

Gaztelu Aretoaren hitzorduak - Dantza eta musikaren lehen ezagutza

Gaztelu Aretoaren hitzorduak

Urriaren 12an (16:00), Urri Arroseko lasterketa iraganen da, izena lekuan berean ematen ahalko da ala www.pb-organisation.com webgunetik.

Urriaren 16an (19:00), "Les 7 Péchés Capitaux" irakurketa antzeztua iraganen da Agora Culture elkarteak antolaturik. Sartzea 10 eurotan izanen da, izena aitzinetik emateko:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a

Film emanaldia - Harria festibala - Bigarren xantzako eskola

Film emanaldia

Urriaren 4an (20:30) eta urriaren 6an (17:30), "Mirande, film bat egiteko zirriborra" filma ikusten ahalko da Les Variétés gelan. Urriaren 4an zine-topaketaAmaia Elizalderekin izanen da. Xehetasunak ukan nahi badira, 05-59-20-61-18 zenbakira deitu behar da.

Harria festibala

Urriaren 10etik 13ra iraganen da disziplina anitzeko Harria festibalaren 6. edizioa. Doinuak, irudiak, ideiak eta mugimenduak elkartzen diren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a

Dolu - Hamaikagarren irakurraldi publikoa - Formakuntza - Film emanaldia

Dolu

Irailaren 17an zendu zaigu Andoni Etxarri historialari hendaiarra, 81 urte zituela. Besteak beste, Hendaiako ikastolaren, Endaika arraun elkartearen eta Sokoaren sortzaileetakoa izan zen. Ipar Euskal Herriko lehen Olentzero ere izan zen. Kultura, euskara eta ekonomia arloetan zinez ekarpen handia egin zuen. Ehorzketak irailaren 23an iragan dira.

Dolumin bizienak helarazten dizkiegu haren hurbilekoeri.

Hamaikagarren irakurraldi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a

Argazkia Rallya - Kontzertua - Jessica Berra txapeldun

Argazki Rallya

Irailaren 16tik 22ra, 2024ko Europako Mugikortasun Astea dela eta, Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera antolatu Argazki Rallyan parte hartzeko gomita zabaltzen dute. Helburua mugikortasun jasangarria Bidasoa inguruan iruditan jasotzea da. Hiru argazki bidali behar dira, bat hiri bakoitzean, garraiobide arinak edo kolektiboak nabarmentzeko. Hautatu argazkiak erakusgai izanen dira, eta argazki onenak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a

Kontzertua - "Bidasoa mintzatuko balitz"

Kontzertua

Irailaren 12an, Gaztelu Zahar Hendaiako gizon abesbatzak kontzertua emanen du Bixintxo elizan (21:00). Iñaki Dieguez izanen da zuzendaria. Sartzeak 12 euro kostako du.

"Bidasoa mintzatuko balitz"

Axut konpainiaren azken sorkuntza da "Bidasoa mintzatuko balitz". Bidasoan barna 3 orenez irauten duen emanaldi ibiltari artistikoa da, Gari Garaialde argazkilaria eta Xabier Erkizia soinu artistarekin lankidetzan. Huna...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a

Erakusketa

Abuztuaren 21ean hasi eta irailaren 14a arte ikusgai izanen da "Omenaldi gisa" erakusketa. Erakusketa hau, Akelarre elkartearen 50. urteurrenaren egitarauaren baitan kokatzen da. Lola Sarratea bokazioz artista da. Josette Dacosta koloreekin eta materiekin jostatzen da indar eta mugimenduz beteriko margolanak egiteko. Donibane Garazin kokaturik, orain dela 20 urte Itzal Aktiboa elkartearen sortzean parte hartu zuen; euskal barnealdean gaur egungo artea sustatzen eta haurrak artera eramaten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016