Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Hendaiar margolarien erakusketa
Joan den ostiralean, Mendi Zolan estreinatua izan da Haize Hegoa elkarteak antolatzen duen erakusketa. Apirilaren 22a arte, hendaiar margolariek ekoiztu 100 bat obra ikusgai dira. Olioa, urmargoa, akrilikoa, ikatz ala arkatzezko marrazkiak ikusten ahalko dira. Urtero margo bat saritua da, Herriko Etxeak erosten duena.
Uraren bidetik, Joaldunen ibilbidea
Baleak elkarteak apirilaren 16an...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Etorkinak laguntzeagatik arrastatuak
Bidasoa Etorkinekin elkarteko 3 kide, joan den astean beren etxeetan arrastatuak izan dira.
Arrastatze hauek "Frantziako lurretan atzerritarren legez kanpoko sarrera, mugimendua eta egonaldia laguntzeagatik" dira eginak izan. Libratuak izan dira, egunean berean elkartasuna adierazteko mobilizazioak iragan ziren.
Belaunaldien arteko trukaketa
Eskolaz kanpoko aktibitateen...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Ahalmen Urritasunaren Astea
Herriko sozial zentroak, hainbat partaiderekin, ahalmen urritasunaren astea antolatzen du, martxoaren 25etik 31 arte. Aurtengo edizioan Elur Alberdi da gozama, para-arrauneko munduko txapeldun den hendaiarra.
APF, Itsas Ospitaleak eta Handisport elkarteek, Hendaiako eskola guzietan hiru gertakari antolatzen dituzte. Horrez gain erakusketa, film-eztabaida eta ongizaite tailerrak proposatuak dira. Xehetasun guziak
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Ganer hustea
Akelarre dantza taldeak ganer hustea martxoaren 19an antolatzen du, Gaztelu Zahar frontoian. Gertakari horretan bildu etekinak Pragan bidaia baten egiteko erabilia izanen dira.
Ganer hustean saltzaile bezala parte hartu nahi duenak 06-09-59-04-76 edo patxitobiriatu@orange.fr bidez egin lezake.
Akelarreko dantzariek ere taldearentzat mahai bat...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Erramun Martikorena
Martxoaren 10ean (20:30), Gaztelun, Erramun Martikorenak kantaldia eskainiko du. "Zabaltzen" disko berrian agertzen diren kantuak emanen ditu. Baigorriarrak Mixel Ducau gitarran, Matthieu Haramboure baxuaneta Iñaki Dieguez eskusoinuan lagun ukanen ditu. Txartelak lotura hunen bidez eros daitezke www.vostickets.net.
Ozeanotik golkora......
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Estereotipoak aulkian gelditzen dira
Segurtasun eta delinkuentzia prebentziorako tokiko kontseiluak, kiroleko diskriminazioaren kontrako borrokan, bi egun proposatzen ditu, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan.
Aurten, kirolaren estereotipoen gaia hautatu da. Sozial praktika guziak bezala, kirol aktibitateak genero markaren menpe dira.
Horretarako martxoaren 4an (17:00) Antoine d'Abbadie entzutegian "Denak gihartsu" dokumentala ikusgai izanen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016