Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Herriko gazten kontseilua
Joan den astean Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena gazteriaren ardura duen axuanta eta Ganix Grabières herritartasunaren axuantak, lehen bilkura batetara kontseiluko gazteak gomitatu dituzte.
Bilkura horretan gazteen kontseiluaren funtzionamendua azaldu eta, gazteek duten zilegitasuna eta ezinbesteko lekua gogorarazia izan da. Herrian duten inplikazioari dagokionez, beren iritziak, ideiak eta proposamenak hartuak izanen...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Herriko Etxea eta CIDFF arteko kontratua
Emazteen eta familien eskubideak zaintzeko, Herriko Etxeak hitzarmena sinatu du CIDFF 64 zentroarekin. Herriko Etxeak emazteeri egin indarkerien kontrako borrokan engaiatu nahi ukan du. Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearekin batean (CLSPD) etxeetako indarkerien kontra borrokatzeko gune bat ideki du. Haurra, indarkeria horien ikusle izanik, sistematikoki biktima bihurtzen da, horretarako familiako...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
"On Egin" behartuenentzat gune berria
"On egin" elkartea prekarietatean diren pertsonez arduratuko da, lehen aldikoz azaroan gune bat ideki du. Azaroaren 10ean laguntzaile guziak bildu dira Joël Courtie elkarte buruaren inguruan.
Gune egokian plantatua da, Jondoni Bixintxo kolegioaren zuzendaritzak proiektuarekin bat egin du eta ikastetxearen jantokia eskaini du. Helburua da behartsueneri ostegun guziz otordu bero baten eskaintzea....
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Euskaraldiaren baitan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Herriko Etxeek, Bidasoa-Txingudi kontsortzioaren laguntzarekin, abenduaren 2an "Mintzodromoa" antolatua da, "Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala" lelo pean.
2018an Irunen egin zen azken Mintzodromoaren ekitaldia, Bidasoa-Txingudi Partzuergoak berriro antolatu nahi ukan du, euskaraz normaltasunez hitz egiteko helburua du. Ekitaldia Hendaiako Gaztelu Aretoan iraganen da (10:00-12:00), Euskaraldiaren kanpainaren...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Baleako solasaldiak
Baleak elkarteak, azaroan antolatu eztabaida zikloaren baitan, beste bi gaualditara gomita zabaltzen du. Lehena ostegun huntan, azaroaren 17a (18:30), Irati Fernandez, Ainhoa Dubrana EHZko laguntzaileak eta Mattin Irigoyen antzerkigilea "Euskal kultura VS frantses kultura" gaiaren inguruan solastatuko dira. Ondoko ostegunean, azaroaren 24an (18:30), Peio Jorajuria Seaskako presidenteak "Hezkuntza belaunaldi berrien borroka leku" gaiaren inguruan...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Baleako solasaldiak
Xebax Christy Alda mugimenduko kidea, azaroaren 10ean (18:30), Baleak elkarteko egoitzara etorriko da, etxebizitzaren arazoaz hitzegitera.
Pasabidea ideki
Omiasaindu egunean Hendaia eta Irun artean hetsia den pasabidea, Hego eta Ipar Euskal Herriko mugimendu, sindikatu eta alderdi politikoek burdin sareko hariak moztu dituzte. Hurbilduak zirenek behar gabeko neurri horien geldiaraztea eskatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016