Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Arte bisualen lehen hitzordua
Apirilaren 15etik 17ra iraun duen arte bisualen lehen hitzorduak, 330 artista profesional bildu ditu: margolaritza, eskultura eta argazkigintza nahasiz. Lehen hitzordu hau herriko "Kultura" eta "Ekitaldiak" zerbitzuen arteko borondatetik sortu da, arte bisualen arloko artisteri eskaini topaketa sortzeko.
Mendi Zolan kultur-gunean eta Gaztelu Aretoan obrak erakusteko eskaera kopuru handia ikusirik, ekitaldi horrek tokiko artisten...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
"Isilik daude harriak"
Apirilaren 23an, Bordelin Fabrikan, Estitxu Pinatxok kontzertua emanen du (20:00). Ideien gaineko kontrola konstantea da ikusgarrian zehar izanen dena. Gaur egungo adierazpen artistikoeri betoa jartzeko edo debekatzeko entseguak, jarritako zigorrek adierazpen-askatasuna gibelka ez ote doan pentsatzera eramaiten gaitu.
Estitxu musikari beratarrak, "Isilik daude harriak" bere bigarren obra aurkeztuko du. Disko berri hau dokumentazio eta...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Korrika
Apirilaren 9 eta 10 gauean Korrika Hendaiatik pasatuko da. Karia horretara, apirilaren 9an herriko elkarte desberdinek animazioak antolatzen dituzte. Akelarre eta Baleak egoitzetan bazkaria (13:30), poteo alaitua Hendaiako ostatuetan (16:00), kontzertuak Enbata gaztetxean (19:00) eta gauerditan denak prest izanen dira lasterka aritzeko. Ondotik Borderline Fabrika idekia izanen da, ostatua eta musika izanen da.
Motibatu eta ttipi ttapa lekukoa...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Hautesle gazteak bozkatzera sentsibilizatu
Joan den astean herritar gazteek, Kotte Ecenerro auzapezaren eskutik, herritar libreta eskuratu dute. Laster iragan behar diren presidentzialetan eta legebiltzar hauteskundeetan lehen aldikoz bozkatuko dute. Bozkatzeko kartarekin batean, "Ralbol" deitu liburuxka ukan dute, herritar libreta hunek hendaiar gazteak sentsibilizatu nahi ditu hautesle beharrak zein diren jakinarazteko.
Ahalmen urritasunaren...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Ukrainarrekin elkartasuna
Hendaiako muga, joan den astetik geroz ukrainar errefuxiatuen pasabidea da. Espainia edo(ta) Portugalera buruz segitu aitzin familiek geldialdia egiten dute. Lehenak martxoaren 8an Hendaiako geltokira etorri dira, bidaia luzea egin ondoan. Herriko Etxeak azken puntan antolatu behar ukan du, prefeturak egunean berean abisua eman baitio, gau batentzat gune bat atzeman behar zuela. Gehienak emazte eta haurrak dira, Guretze Gorriak eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Ukrainarrekin sustenguz
Hendaiako Sozial Zentroak (CCAS) ukrainar errefuxiatuak errezebitzeko egoitza baten prestatzeko prest direnak 05-59-48-23-10 edo ccas@hendaye.com bidez egin dezatela galdegina da. Herriko Etxeak jadanik ama batzuk beren haurrekin egoitza baten beharretan direnen galdeak baditu. Egoitza duten pertsonekin Sozial Zentroa kontaktuan sartuko da, ondotik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016