Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Sagardo eguna
Ekainaren 11n, Baleak elkarteak, herriko elkarteekin batera, "Sagardo eguna" antolatzen du, Errepublika Plazan (18:00). Euskal Herriko sagardoa, bertako sagarrekin ekoiztua, talo eta pintxo dastatzen ahalko dira. Peñakarrikano eta Odei Barroso bertsulariek animaturik.
Antzerki pieza: eskola jazarpenaz ohartarazteko
Irandatz kolegioko 4. mailako 23 ikaslek Gaztelu aretoan, ekainaren 9an, eskola jazarpenari...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Habanako gaukaria
Ekainaren 2an, ostegunez (19:00), Joseba Sarrionandia idazleak, Baleak elkarteak gomitaturik hor izanen da. Idatzi trilogiaz hitz eginen du: "Bizitzea ez al da oso arriskutsua"; "Airea ez da debalde" eta "Gauzak direna badira".
Xakurrentzat parkea
Xakurren integrazio eta elkarbizitza hobea sustatzeko eta errexteko,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Herriko Etxeak animazioeri buruz, herritarren iritzia
Herriko Etxeak galdeketa bat martxan jarri du, antolatuak diren ekitaldieri buruz herritarren iritzia zein den jakin nahian. Hamabost galdera horien bidez, interesak zein diren, bakoitzaren aisialdiko ohiturak, garatu nahi diren jarduerak, informazioak herritarrek nundik biltzen dituzten agertuko dira. Linean erantzun ahal da, Herriko Etxera joanez paperez eskura daiteke. Azken epea ekainaren 30eko da. Aurreikusia...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Irandatz kolegioak mobilizatua segitzen
Kolegioko burasoak Hezkuntza Akademiako Ikuskaritzak errezebitu ditu, kexu atera dira. Hezkuntza nazionaleko ordezkariaren jarrera hetsia eta tematua salatu dute. Ikasle kopuru handiko klasetan ongi lan egiten ahal dela entzun dute, beraz ahalak behar bezalakoak direla.
Burasoek borrokan segituko dutela adierazi dute.
Antzerkiaren Maiatza
Bi urtez geldirik egon ondoan horra...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Heldu den astearterako, Irandatz kolegioko burasoek eta erakasleek mobilizazio deia zabaltzen dute. Erakasle postuak eskas direla salatzeko. Hezkuntza Nazionalaren neurrietan da eskoletan erakaskuntza inklusiboa plantan jartzea. Irandatz kolegioak ULIS sistema plantan jarria du, zailtasunak dituzten haurrek eskolatze egokitua jarraitzeko aukera emanez.
Horrez gain, kolegioak haur alofonoak ere hartzen ditu (ama hizkuntza frantsesa ez dutenak), UPE2A izeneko dispositiboaren...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Herriko kontseiluan gatazkak
2020ko herriko hauteskundeetan, Kotte Ecenarroren zerrendak eta Hendaia Biltzen abertzaleen taldeak 2. itzulian akordioa lortu zuten eta elkarrekin presentatu ziren, gehiengoa lortzen zutela.
Joan den astean jakin da aliantza hori hautsi dela. "Argi eta garbi, ez dugu gehiengo honi lotuta segitu nahi. Guretzat ezinezkoa bilakatu da talde horretan parte hartzea. Herriko kontseiluan lanean segituko dugu, baita batzorde zein...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016