Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Uztailaren 18a

Xapeldun! - Mendi lasterketa

Teo Etcheverry eta Mikel Harguindeguy, Christophe Harguindeguy trebatzailearekin (Arg: Abarratia)
Teo%20Etcheverry%20eta%20Mikel%20Harguindeguy_%20Christophe%20Harguindeguy%20trebatzailearekin%20(Arg:%20Abarratia)

Xapeldun!

Joan den larunbatean, Bidarraiko plazan jokatu dira Euskal Herriko gazteen finalak esku-huska. Abarratia pilota elkarteko ekipa baginuen finala jokatzen zuena, gaztetxoetan. Hor ari ziren Teo Etcheverry eta Mikel Harguindeguy. Orain arte jadanik trinketeko xapela eskuratua baldin bazuten, aldi huntan plaza laxokoa jokatzen zuten Ñapurrak-eko bikotearen kontra (Gilen Doyhenard eta Iban Etcheverry). Gure gaztetxoek partida frango gaizki hasi dute, zeren eta 8/1 galtzen zuten. Halere pundu bakotxari lotu dira eta emeki emeki beren beranta berriz harrapatu dute, berdintzeko partida erditsutan 15 pundurekin. Partidaren bigarren partea, gure pilotarien alde izan da, gogortu dute jokoa eta ziloa egin dute 30/25 nagusitzeko. Erran behar da ezpeletarrak ahulduak zirela, esku minberatsuekin. Horrek ez du deus kentzen gure gazteen eta trebatzailearen pozari. Biba zuek gazteak eta segi hola ondoko astetan Frantziako xapelketan!

Mendi lasterketa

Entzun dukezue zoinbait egun barne Parisen Olinpiar Jokoak jokatu beharrak direla. Kirolari bat ez duena parte hartuko bainan merezimendu bera duena dugu Jérome Errecart herritarra, Idioineko semea. Badu zoinbait urte orain hunek laster egiten duela goi mailan, izan bideetan edo mendietan. Azken aste hauetan, Azpeitian jokatu du 65 kilometroko lasterketa mendietan. Joan den martxoan, Bartzelonan izan den 42 kilometroko maratoian parte hartu du, 3 orenez petik. 600. bururatu du jakinez 20.000 lasterkari bazirela!

Duela hilabete bat, Italian izan da, Dolomites mendietan gaindi 120 kilometroko lasterkan. Horiek denak izan dira bere sasoiko lasterka nagusiaren prestatzeko. Hau iraganen da agorrilaren 30ean, Chamonix-eko eskualdeko "Ultra trail du Mont Blanc" deitua. Distantzia 171 kilometrokoa ukanen du, Frantzia, Italia eta Suitzan gaindi ibiliz. Desnibelaren aldetik, 10.000 metrokoa izanen da Alpetan gaindi! Dena ontsa pasatuz, behar luke 30 oren pasatu, gau eta egunez lasterka gelditu gabe. Kuraia on Jérome prestakuntzarentzat eta plazer hartu!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016