Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Uztailaren 18a

Herriko obrak - Arberoako ostiralak

Herriko%20obrak%20-%20Arberoako%20ostiralak

Herriko obrak

Herri erdian zenbait urtez iraunen duten obrak uda huntan abiatu dira.

Berriki, Herriko Etxetik Arlandea etxeraino elektrika tentsio apaleko eta telekomunikazio sareak lurperaturik, Aiherra aldetik herrian sartzea geroago arramoldatzeko beharrezkoak ziren lanak dira egin. Herri barneko obretan, elizako aparkalekuan udazken huntan hasiko dira. Hor antolatuko dira eskola eta linea erregularren autobus geldilekua, etxe ondarkinen ontzi erdi lurperatuak bai eta ondoko lursailera aparkalekua hedatzeko lehen lanak.

Argazkian ikusten den etxe pollita ez da batzuek uste zuten bezala bizitegi bat, bainan indar handiko elektrika tentsio apalera aldatzen duen tresneriaren etxola, ondoan den aterbe xaharraren orde ezarriko dena.

Bi asto gaixoak aldiz alhagia galduko dute, agian ez dira urrunegi joanen, artetan beren orroak entzun ditzagun.

Arberoako ostiralak

Uztailaren 19koa Izturitzen izanen da: Arberoa ikastolak antolatu mutxiko gaualdia Arberoa txarangarekin. Hitzordua (20:00). Janariak eta ostatua segurtatuak dira eta oroz gainetik euskal giro goxoa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016