Herriz Herri - Banka (NB) | 2024ko Uztailaren 18a

Heriotze

Joan den uztailaren 2an zendu daHerriaastekari huntan berriak ematen dituen Frantxua Juanicotenaren ama, Antxiñoeneko etxekoandre xaharra, 94 urtetan. Maria Koxepa, sortzez Erratzuarra, Bankako Bustanenerat etorria zen Koxemari espos lagunarekin. Handik, familia joan zen Baigorrira bizitzera, eta gero berriz Bankako Antxiñoenerat. Koxepa bost haurren ama izan zen. Emazte langile eta alegeraz oroitzen dira herritarrak. Jostun paregabea zen, euskarari errotik atxikia, eta jendekina. Ehorzketa meza ederra ukan du uztailaren 7an: jende anitz bildu da, eta kantuz arizan da gogotik. Izan dira ere kantu eta bertsu hunkigarriak, Menditarrak taldeak, eta Lizaso eta Mendizabal bertsulariek eskainiak. Dolumin zintzoenak familia guziari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016