Euskal diaspora | 2024ko Uztailaren 18a

Frantziako EEak Baionan, eta Peruko Trujillon lankide

Joseba Etxarri

Trujilloko Euskal Etxeko lagunak eta Euskal Herriko bost gazteak, Leonel Berrocalen etxean bildurik Donibane su eta bestaren ospatzeko
Trujilloko%20Euskal%20Etxeko%20lagunak%20eta%20Euskal%20Herriko%20bost%20gazteak_%20Leonel%20Berrocalen%20etxean%20bildurik%20Donibane%20su%20eta%20bestaren%20ospatzeko

BAIONA. Joan den ebiakoitzean, hondarreko urteetako usadioari jarraiki, Baionako bestekin bat, elgarretaratzea egin zen hiriko harresietan, aire zabalean, Frantziako Euskal Etxeetako kide multxo bat bildu eta elgarrekin bazkaldurik. Urte guziz aldatzen da hitzorduaren euskal etxe antolatzailea, eta aurten Paueko Lagunt eta Maitako lagunek egin zuten koordinazio lana, Henriette eta Mayalen-en lan ederraren eskutik. Bazkaria Hiriburuko Therry Laxaguek prestatua zuen, pintxoak, pontxea, antxoak, tortilla, ratatouille eta txistorra, besteak beste, Baionako xingarrarekin, legatza koxkera, euskal pastiza eta euskal ardi gasna, ardo eta ur sortañoa lagun. Frantziako zazpi euskal etxe bildu ziren, hala nola Pariseko Euskal Etxea, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra, Tolosako Denak Bat, Lyon-eko Euskal Etxea, Montpellier-ko Eskualdunak, Marseillako Euskal Etxea eta Paueko Lagunt eta Maita. San Frantziskoko Euskal Etxea eta Nabo ere bertan ziren, Valerie, Joana eta Daniel Arrechearekin. Eusko Jaurlaritza, Herria eta EuskalKultura.eus ere han izan ziren. Kantuz ere: Agur Jaunak, Txoria Txori, Xalbadorren heriotzean... Jende giro ederra, baita aroa ere. Mila esker antolatzaile guzieri!

TRUJILLO, PERU. Euskal etxe gaztea da Trujillokoa, baina gogo handikoa, eta ikasteko eta zabaltzeko fier engaiatua. Wilfredo Lizarzaburu Velez du lehendakari eta sustatzaile nagusi. Ikasturte huntan, helduak dira Trujillora Euskal Herriko Unibertsitateko bost ikasle, bertako Cesar Vallejo Unibertsitatera, eta hunek aukera berriak ireki dizkio Euskal Etxeari, gazteek hala nahi badute lekukotasun emaile ederrak izaiten ahal baitira. Mementuko bildu, elgar pixka bat ezagutu eta lehenengo urratsetan dira lankidetza nola egin ikusten. Euskal Etxeko gehientsuenak, euskal arbaso urrunekoak dira, eta egarri dira zernahi jakiteko Euskal Herriaz, euskal kulturaz eta euskarari buruz. Gazteetarik hiru Gasteizkoak dira, Maider García Ruiz, Alaia Redondo Izaga eta Lidia Torre; beste bat nafartarra, Josu Rojano Goñi, eta Leire Belartieta Galardi gipuzkoarra. Badute Euskal Etxekoekin elgarren gosea. Hasteko gazteetako batek erran die astero joaiten ahal dela musean jokatu eta erakasteko. Gazteren bat ezagutzen baduzu atzerrian ikasten ari dena, aipatu kontaktatzeko bertako Euskal Etxea, baliosa izaten ahal baita bi parteendako!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016