Herriz Herri - Larresoro (L) | 2024ko Uztailaren 18a
Harrizko Zubiko besta
Uztailaren 28an igandearekin, Harrizko Zubiko besta iraganen da. Aurten egun berezia izanen da, Ote Lore elkarteak 40 urte betetzen baititu eta ederki ospatu nahi baitu urtemuga.
Harrizko Zubiko bestak usaiako egitaraua ukanen du: (11:00) pilota plazan bertsu-pilota:
Bengoetxea VI À¢'€'" Maitia / Jauregi À¢'€'" Esnaola pilotariak, Patxi Iriart eta Gillen Hiribarren
bertsulariak. Leaburuko lagunak urtero bezala presente izanen dira.
Aurten urtemuga markatzeko, Paola Charron larresoroarrak ibilaldi eder bat eginen du, bezperan
(uztailaren 27an) Leaburutik bizikletez abiatuz Amaiurreraino, biharamunean (uztailaren 28an)
zaldiz beste bi lagunekin Amaiurtik Larresoroko plazarat heltzeko.
Goizeko ekitaldien ondotik, besta nagusia Harrizko Zubian iraganen da: herri bazkaria, musika eta
kantu Joxe Angelekin, dantza, puzgarriak, toka jokoa, taloak...
Eta aurten plazer handiz Demode Quartet laukotea gomitatua izan da: umorez betetako kantaldia
eta musika ikuskizun harrigarria eskainiko du (18:00). Bazkari/kontzertuak 25 euro kostako du, lekua mugatua denez, izena aitzinetik eman behar da: 06-85-88-43-12. Kontzertua aldiz 10 eurotan izanen da. Xehetasun gehiago ukaiteko: otelore.elkartea@gmail.com edo 06-73-28-68-82.
Ongi etorri deneri!











