Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Uztailaren 18a

Heriotze - Sagarno ozpina - Esku huska - Zinema

Laurent Petricorena
Laurent%20Petricorena

Heriotze

Atxoaineko Leonie Ascarain (Gamieta sortua) pausatu da 95 urtetan. Joan den ibiakoitzean ziren Leonie zenaren ehorzketak. Doluminak seme-alaba eta familia guziari.

Sagarno ozpina

Berriki hetsi zen zubi ondoko Petricorena saltegia berriz ideki du Laurent-ek. Berak aitortu dauku dolu zuela bere magasina orain zerraturik ikustea. Lehenago, xarkuteria eta kontserbak egiten balin bazituen, hemendik goiti sagarno ozpina proposatuko du, berak asmatu errezeta batekin osatua. Lagun zonbaiti jastarazirik, biziki ona zela erran diote eta sustengu horrek akulaturik, salgai emaitera deliberatu du.

Horren ondoan, tokiko ekoizleen produktu batzu ere eman ditu lekuan, ezti, gasna, arno... Eta Laurent Petricorena margolari bezala ere ezaguna baita, saltegian berean segituko du bere obren egiten, harat hurbilduko diren jendeen aitzinean.

Esku huska

Euskal Herriko xapelketako finalak, plaza laxoan:

Bigarren maila

Zuraiden: Antton Haristoy-Thomas Luro (Zaharrer Segi) 30/ Peio Hiriart-Iban Jauregiberri (Airetik) 28

Kimuak

Bidarrain: Peio Dutarret Bordagarai-Mikel Eyherart 30/ Estebe Irola Amestoy/ Jon Bonetbelche (Noizbait) 09

Errebote Lehen maila

Uztaritzen: Zaharrer Segi 13/Luzean 1.

Xapeldunak: Iban Riouspeyrous, Bixente Izoco, Paxkal Dutey, Mathieu Ascery, Jon Etchelet.

Hiru xapel gehiago beraz, gure pilota elkartearentzat.

Zinema

1959an, nagusiki Baigorrin eta Urdozeko plazan moldatu zen Ramuntcho filma igandean (uztailaren 21ean) ikusten ahalko dugu Bil Etxea gelan (16:00). Sartzea 5 eurotan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016