Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Uztailaren 18a
KOMedia elkartea - Okasiozko liburu salmenta - Musikal ikusgarria haurrentzat
KOMedia elkartea
Elkarte hunen xedea da, Garazi eremuko 60 urtetik gorakoentzat aktibitate desberdinak antolatzea.
Memoria tailerrak, jokoak eta beste... aktibitateak kitorik dira. Uda huntan aktibitateek segitzen dute, ostegunetan iragaiten dira (10:00-12:00) elkartearen egoitzan Renaud etorbidean. Xehetasunak: 06-44-78-04-71 edo Komedia64@gmail.com.
Okasiozko liburu salmenta
Donibane Garaziko prentsa saltegian uztailaren 20an okasiozko liburuak salgai izanen dira, prezio apalean (0,5€ eta 2€ artean). Irakurtzea maite duenak atzeman lezake bere fortuna!
Musikal ikusgarria haurrentzat
Vauban zinegelan uztailaren 28an (10:00) "Le p'tit bal des animals" deitu ikusgarria ikusgai da. Piwi Leman aktoreak sortua eta jokatua. Oihanean zehar ibiltzeko parada emana da, hor bizi diren abereak eta ingurumena ezagutuz. Sartzea 5 eurotan.











