Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Uztailaren 18a
Pilota partidak asteartetan - Emazte bat hilik auto batek kaskaturik - Kontzertuak herriko plazan - Kontzertua Pausuko elizan - Garagarno jastaketa eta salmenta - Mugagabe zirkua - Solairu hustea - Pausuko bestak - Xaiako besta egitaraua - Adindunendako ekitaldiak
Pilota partidak asteartetan
Asteartero, eta uda osoan, pilota partidak izanen dira ikusgai herriko pilota-plazan. Tenorea: 20:30etatik goiti. Kitorik. Urruñarrak Pilota Elkarteak antolaturik.
Emazte bat hilik auto batek kaskaturik
Hilaren 3an, arratsaldean, 95 urteko emazte bat karrika zeharkatzen ari zela, furgoneta batek kaskatu eta uzkaili zuen. Emaztea, Baionako ospitalera eraman zutenean, bihotzeko geldialdian zen, eta gauean zendu zen. Furgonetako gidaria 43 urteko urruñarra da, eta poliziak egin alkohol eta droga probetan negatibo eman zuen.
Kontzertuak herriko plazan
Hilaren 19an, ostiralarekin, Odei free style izeneko kontzertua izanen da herriko plazan eta hilaren 23an, asteartearekin, Hiruri taldeak kontzertua emanen du. Kontzertuen tenorea: 19:00. Euskaraz eta urririk.
Kontzertua Pausuko elizan
Hilaren 19an, ostiralarekin, Kantauri abesbatzak kontzertua emanen du Pausuko elizan. Tenorea: 20:30.
Garagarno jastaketa eta salmenta
Hilaren 4an, eta Hendaiako ikastolaren alde dirua bildu nahian, Piratak garagarnoaren jastaketa egin zuten Xaia ostatuan. Hori izan zen, nolabait, abiatze gaualdia. Hemendik aitzina garagarno hau salgai izanen da Pausuko Arroenia jatetxean, Xaia ostatuan eta Prentsa Dendan. Nahi izanez gero, 12 botoila erosten ahal dira, 30 euroren truke. 30 euro horietatik 12, Hendaiako ikastolarentzat dira.
Mugagabe zirkua
Hilaren 13an eta 14an, arratsaldez, Mugagabe Zirku ibiltariak saio bikainak egin zituen jendez mukuru zen herriko plazan.
Solairu hustea
Hilaren 21ean, igandearekin, eta goiz osoz, solairu hustea izanen da herriko plazan.
Pausuko bestak laster
Hau da jadanik prestatua duten besta egitaraua: hilaren 25ean, ostegunarekin, mus txapelketa Xaia ostatuan (19:00). Hilaren 26an, ostiralarekin, Bidasoako Joaldunak karrikaz karrika, eta horren ondotik pintxo potea auzoko ostatuetan Zarpai Bandak alaiturik (19:00). Kontzertuak Tamala, Pott Rock eta DJ Raf-ekin. Hilaren 27an, larunbatarekin, amuarrain arrantza lehiaketa, (8:00), eta haurren eguna, doako jokoak, pertsonaia mitologikoak; bazkari herrikoia (13:30), espartin jaurtiketa, eta kontzertuak (20:00), Jessin'Around, Mcfly eta Arpege taldeekin. Hilaren 28an, igandearekin, selauru hustea (9:00-15:00) eta pilota partidak (9:30-12:00); meza nagusia (12:00), zintzur bustitzea, euskal dantzen ikuskizuna Luixa taldeak eskainirik (16:30), euskal kirolak (18:00), eta mutxikoak Patxi eta Konpainiarekin (19:00).
Xaiako besta egitaraua
Hilaren 25ean, ostegunarekin, mus txapelketa. Tenorea: 19:00. Sariak: 400 euro eta beste. Hilaren 26an, ostiralarekin, pintxo pote XXL (19:00), kontzertu zeltikoa The Borderliners taldearekin (23:00). Hilaren 27an, larunbatarekin, giro musikala DJ Oscar Cia eta Claude Martinezekin (23:00). Hilaren 28an, igandearekin, aperitifa (12:00), bazkaria Kuxk taldeak animaturik, prezioa 30 euro, menua: entsalada mistoa eta txuleta, (19:00) kontzertua Kaxkatu taldearekin. Oharra: egunero taloak eta sagardotegiko menua izanen dira.
Adindunendako ekitaldiak
Hilaren 18an, ostegunarekin, mahai jokoak Posta gelan, tenorea: 14:00.
Hilaren 19an, ostiralarekin, karaokea eta kantua Posta gelan, tenorea: 10:00. Hilaren 22an, astelehenarekin, ibilaldia Zokoan barna eta kafe dastatzea merkatuan, osora: 3 km, abiatzea Posta gelatik, tenorea: 9:00. Hilaren 23an, asteartearekin, sukaldaritza saioa eta bazkari partekatua (10:00). Horren ondotik, dantza saioa (14:00). Hilaren 24an, asteazkenarekin, bisita Donostiako Miramon museora eta bazkaria jatetxean, abiatzea: postatik, 9:30. Hilaren 25ean, ostegunarekin, mahai jokoak (14:00). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.











