Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Uztailaren 18a
Erakusketa - Kontzertua Hiplotin - Itsasoaren besta - Kontzertua merkatuan
Erakusketa
Maiana Agorrodyren mundu koloretsu eta humanistan murgiltzeko aukera izanen da uztailaren 10etik agorrilaren 3a arte, Mendi Zolan kulturgunean. Artistaren margolanek, tropa errebeldearen historia kondatzen dute, kosmosean noraezean ibili ondoren, berreraiki beharreko mundu berria aurkitzen duena. Maskarak kentzen dituzte benetako koloreak erakusteko. Erakusketa urririk da, xehetasunak hendaye-culture.fr webgunean.
Kontzertua Hiplotin
Uztailaren 19an ostiralarekin (21:00), Hiplotin ostatuan Kilkerrak Duo taldeak kontzertua emanen du. Munduko musika izanen da gaia. Aldi huntan joateko aukera izanen ez dutenek, jakin abuztuan beste kontzertua emanen dutela.
Itsasoaren besta
Uztailaren 20 eta 21ean, larunbat eta igandez iraganen da itsasoaren besta Floriderako portuan. Egunetan zehar, musika animazioak, ureko aktibitateak, haurrendako jokoak eta sortzaileen merkatua izanen dira.
Kontzertua merkatuan
Uztailaren 21ean igandearekin, Bost Axola taldeko neska gazteek kontzertua emanen dute merkatuan (10:45).











