Herriz Herri - Uhartehiri (NB) | 2024ko Uztailaren 18a

Udako 7. arte ikusgarria

Aitzineko urtetan bezala, aurten ere Uhartehiriko jauregiko kapera zabalik izanen da lekuko artista batzuen lanak ikusteko. Sei artistek landu obrak ikusten ahalko dira uztailaren 8tik irailaren 1a arte: Nina Béddar, Pilar Perada, Adeline Baumgartner, Ion Garcia Larrar, Sandrine Thamtham eta Christian Saint-Marc.

Ateak egun guziz idekiak izanen dira (15:00-19:00) asteburuak barne. Sartzea urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016