Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Uztailaren 18a
Esnausuko bestak
Asteburu huntan Esnausuko bestak iraganen dira. Ebiakoitzean, uztailaren 20an, Menta ostatuan kantu-afari bat antolatua da. Izenak aitzinetik emaitea ostaturat deituz galdegina da. Igandean, Esnausuko kaperan, klikak alaiturik, meza (10:30) izanen da. Arratsaldean aldiz (18:00), beti kaperan, parada emana da "Ozenki" taldea kantuz entzuteko. Ondotik, talo ta xingar eguna goxoki bukatzeko.Besta on Esnausuarreri eta ongi etorri deneri!










