Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Uztailaren 18a

Lur eta itsas afaria - Zinema proiektua

Lur%20eta%20itsas%20afaria%20-%20Zinema%20proiektua

Lur eta itsas afaria

Uztailaren 19an ostiralarekin (19:00), hitzordua emana da Lur eta Itsas apairuaren bigarren ediziorako! Zatozte idoki etxaldeko ekoizleekin eta "Pleine Mer" elkarteko arrantzaleekin biltzera eta tokian berean sukaldatu dizuetena dastatzera! Sarde Sardexkak eskaini joko saioa, musika eta mutxikoak izanen dira gaualdi guzian.

Zinema proiektua

Uztailaren 22tik abuztuaren 2ra (9:00-17:00), labur metraia gauzatzeko, zinemaren unibertsoan profesional batekin 2 asteko murgiltze ikastaldia proposatua zaie 10 eta 15 urte arteko gazteei.

Zinemaren gibelaldea, hunen lanbide eta osagarriak ezagutzen ahalko dituzte: clapetik soinu hagara, jantziak, makillatzeak, soinu efektuak eta beste! Lekuen kopurua mugatua, bai eta egitasmo kolektibo eta handi-nahia izanik, baitezpadakoa da haurrak ikastaldi osorako engaia daitezen. Marinelako eskolako aretoan iraganen da eta urririk.

Argibideak eta izena emateko: portail.famille@mairiedeciboure.com edo 05-59-47-64-98.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016