Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2024ko Uztailaren 18a
Gauargi festibala
Uztailaren 19tik 22ra, Gauargi festibalaren 27. edizioa iraganen da herrian. Ostiralean (uztailaren 19an), gomitatuak izan diren Indonesia, Polonia eta Panamako taldeekin ikusgarria izanen da (20:30). Larunbatean (uztailaren 20an), goizean (10:00) karrika animazioak iraganen dira, ondotik (18:00) Ezpeleta dantzan munduko haurrekin, eta (20:00) munduko Folk bala Zezeren konpainian. Astelehenean (uztailaren 22an), gomitatuak izan diren taldeekin dantza ikusgarria iraganen da (20:30).
Bestalde, ostiral eta larunbatean, Kanbo, Larresoro eta Itsasun animazioak antolatuak izanen dira.
Festibalean parte hartzeko aitzinetik izena eman behar www.gauargi.eus webgunearen bidez edo 06-33-97-30-80 deituz.











