Gure Hitza | 2025eko Apirilaren 10a

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi euro inguru hain zuzen ere, 2011tik 2016ra.

Nicolas Sarkozyk aldiz, 7 urteko presondegi zigorra eta 300.000 euroko kondena ukan du ustelkeriagatik, diru publikoaren desbideratzea gordetzeagatik, baita kanpaina eta elkarte gaiztaginen finantzaketa ilegalarengatik.

Gérard Depardieuk berriz, 18 hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin eta 20.000 euroko kondena ukan du sexu erasoak eginik. Inportantea da oroitaraztea 222-27 artikuluak diola bortxaketa ez den sexu erasoarentzat 5 urteko presondegi zigorra eta 75.000 euroko zigorra ematen dela.

Bestalde, injustizia kasuetan segitzeko, irakurri dut 2019an Versailles-eko auzitegi korrekzionalak 6 hilabeteko presondegi zigorra eman ziola 20 urteko gazte bati, denda batean ogitarteko bat eta bi laranja jusa botila lapurtzeagatik. 5 eurorentzat 6 hilabeteko presondegi zigorra, eta 4 milioi eurorentzat aldiz, zer?

Bakoitzaren iritziaren arabera bi politikari hauen zigorrak justuak diren ala ez subjektiboa da. Zigorra betetzea beharrezkoa izan daiteke legearen aitzinean berdintasunaren eta erantzukizunaren printzipioa betetzeko. Hala ere, holako kasuetan beti sortzen da eztabaida, batez ere botere politikoa eta jendarteko eragina aztertzen direnean.

Legeek ez badute berdintasuna bermatzen, jendarteak du ihardukitzearen ardura, isiltasuna ez dadin bilakatu injustiziaren aliatua.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016