Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Apirilaren 10a

EHZ festibalari buruz bilkura publikoa Donapaleun - Joxe Mari Lopategiren 150. urteburua - "Badoa/Ilauna" dantza ikusgarriak Donapaleun

EHZ%20festibalari%20buruz%20bilkura%20publikoa%20Donapaleun%20-%20Joxe%20Mari%20Lopategiren%20150.%20urteburua%20-%20Badoa/Ilauna%20dantza%20ikusgarriak%20Donapaleun

EHZ festibalari buruz bilkura publikoa Donapaleun

Euskal Herria Zuzenean festibalak Amikuzen segituko du aurten, Arberatze-Zilhekoan, ekainaren 27tik 29rat. Herritarrekin bilkura egin ondoan, gomita amikuztarreri zabaldua da ostiral huntan, apirilaren 11n, Pinkenia ostatuan (19:30). Festibalari buruzko xehetasunak emanak izanen dira.

Ondotik poteoa proposatua da.

Joan gustuan, ongi etorri beroena egina izanen zauzue!

Joxe Mari Lopategiren 150. urteburua

Joan den urtean, Zabalik elkarteak, otsail ostegunak kari, gaualdia antolatu zuen Arrueta-Sarrikotan kokatua den Zamakoitzia etxeari dedikatua.

1936an, Espainian gertatu zen estatu kolpearen ondoko gerlak, gure Hegoaldeko haurrideak azkar zauritu zituen, espainol guziak bezala. Bada gertakari horien harira guti ezagutzen den kapitulu bat, eta gure Amikuzeko xokoa xuxenki hunkitzen duena: Arrueta Sarrikotako Zamakoitzia etxeko iheslarien egonaldia. 1937 eta 1940 artean, ehunka iheslari hor aterpetu ziren gehienak Hondarribia eta Irun aldekoak. Horietarik bat izan zen Joxe Mari Lopetegi bertsularia (1875-1942). Errepublikanoa zen bera, eta arras inplikatua orduko ideien batailan, bere ideiak bere bertsoekin zabaltzen zituelarik.

Heldu den apirilaren 13an (18:00), Joxe Mari Lopetegik 150 urteko sortze urteburuaren karietara kantaldia antolatzen dute, bere bertsoetan oinarriturik, Bidasoako EKTN.

"Badoa/Ilauna" dantza ikusgarriak Donapaleun

Argitze taldeak proposaturik, Neskena eta Bilaka konpainiak ariko dira heldu den igandean, apirilaren 13an San Luis zinegelan (17:00). Lehenik Neskena, Ezpeletako konpainiak (10 emazte gazte), "Badoa" ikuskizuna emanen daukute (25mn). Denboraren zikloaren inguruan osatua da. Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta ikusgarria bideratuko du.

Ondotik, Bilaka konpainiak "Ilauna" ikusgarria emanen du (25mn). Euskal Herrian hildakoak ospatzen dituen gau beltzaren tradizio luzea arakatuz, "Ilauna"-k ohikoa itzulikatzen, iraunkorra zalantzan ezartzen, eta lurraren lohasmari eta isiltasunari ongietorria emaiten die.

Sartzea 15€/10€.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016