Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Apirilaren 10a

Heriotze - Aste Sainduko elizkizunak

Heriotze

Jeannot Dendarrieta, duela 74 urte Joalginean sortua, zendu da. Hiru haurridetan zaharrena, bizia sortetxean laborantxan iragan du. Pilotari amorratua, zonbait eta zonbait partida baditu jokaturik Albert Hualde bere lagun minarekin haste Aldudeko trinketean bai eta Zaharrer Segi elkartearen kondu. Bi haurrideak zenduak, bakartasunak zauritua, azken urteak erretira etxean iragan ditu.Doluminak familiari.

Aste Sainduko elizkizunak

Horra Artzain Ona parropian Aste Sainduko elizkizunak nun eta noiz izanen diren: Erramu bezperan meza Urepelen (19:00), Erramu igandean meza (9:00) Irulegin eta (10:30) Baigorrin. Asteazken goizean (10:30), katiximako haurrekin meza izanen da Alduden Ortzegun Saindu ospatzeko.Arratsean aldiz, Bankan (19:00), barkamen biltzarra, hemen barkamenduaren sakramendua errezebitzen ahalko da. Ortzegun Saindu meza Baigorrin izanen da (19:00). Ortzirale Saindu Irulegin (19:00) kurutzearen bidea eginen da. Ebiakoitz Saindu sua eta uraren benedikatzea eta meza Urepelen (19:00).Pazko igandean mezak Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016