Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Apirilaren 10a

Antzerkia

"Metalaren Ahoa" ikusgarria
Metalaren%20Ahoa%20ikusgarria

Apirilaren 13an (17:00), "Metalaren Ahoa" antzerkia ikusteko parada izanen da Mendi Zolan kulturgunean. Huna sinopsia: "Etorkizun hurbil batean, bi jainkosa numerikoaren jainkosaren tituluarentzat lehian dira. Aho, metalaren jainkosa, eta Ortzi, elektrizitatearen jainkosa, dira lehiakideak. Arbitroa? Josiane da, smartphone konpontzailea, liskar irringarri bezain sutsu hartan gogoz kontra eramana dena. Konpainiek, numerikoak uzten duen aztarna ekologikoa uztartzen dituzte, metalez, mitologiaz eta sare sozialez egindako ikuskizun honetan". Euskaraz izanen da eta sartzeak 6 eta 12 euskoren artean kostako du. Xehetasunentzat: 06-35-16-25-91.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016