Herriz Herri - Senpere (L) | 2025eko Apirilaren 10a

Iparraldeko Orkestra larunbatean - Selauru hustea igandean - Ate idekiak haurtzaindegian - Pintura lehiaketa larunbatean - Euskaldunak munduan gaindi - Ternuaren gaineko erreportaia - Martxoko sortze eta heriotzeak - Arratsalde dantzatua - Antzerkia

Iparraldeko%20Orkestra%20larunbatean%20-%20Selauru%20hustea%20igandean%20-%20Ate%20idekiak%20haurtzaindegian%20-%20Pintura%20lehiaketa%20larunbatean%20-%20Euskaldunak%20munduan%20gaindi%20-%20Ternuaren%20gaineko%20erreportaia%20-%20Martxoko%20sortze%20eta%20heriotzeak%20-%20Arratsalde%20dantzatua%20-%20Antzerkia

Iparraldeko Orkestra larunbatean

Apirilaren 12an (20:00), kontzertu sinfoniko horretarako Euskal Herriko Orkestrak Chloe Meyzie zuzendariaren gidaritzapean, Benjamin Attahirren konposizio garaikide ausarta aurkezten du. Ondotik, Arielle Beck pianistak Mozarten unibertsoa bisitatuko du, azkenik Iparraldeko Orkestrak Saint-Saens-en Sinfonia Nagusia emanen du. Oren batez musika klasikoaz gozatzeko parada ezin hobea, Larreko salan. Erreserba Ipar Euskal Herriko turismo bulegotan edo deituz 05-59-31-21-78.

Selauru hustea igandean

Xan Ithourria plazan iraganen da, apirilaren 13an (9:00-18:00) merkatu berezia Karrikako eskolako "Krakada" buraso elkarteak antolaturik.

Ate idekiak haurtzaindegian

Apirilaren 12an, larunbat goizean (9:00-12:00), Maitetxoak haurtzaindegiko langileek dute harrera egingo, galderei erantzuteko prest izanen dira.

Pintura lehiaketalarunbatean

Margolari gazteek, 8 urtetik 14 urtera, beren irudimena eta talentua azaltzen ahalko dute Ortzadarra elkarteak antolatu lehiaketan. Apirilaren 12an (9:00-12:00), Larreko atarian, izen emaitea 5€ deituz: 06-27-31-68-55 (Marie Neige) edo 06-82-29-21-55 (Alain). Bertzalde, apirilaren 15ean astearte arratsaldean (14:30-18:00), Larreko atarian margolanen eta eskulturen sorkuntza lanetan parte hartzen ahalko du publikoak tailerren bitartez. Urririk, deneri zabaldua.

Euskaldunak munduan gaindi

Ikusgai diren ilustrazio, dokumentu eta argazkien bitartez, erakusketak euskaldunen migrazioa mundu guzian zehar aipagai du, kolonialismo garaitik gaur egun arte. Apirilaren 7tik 20a arte (9:00-12:00), Larreko kulturgunean, urririk denentzat. Hilaren 14an, astelehen arratsaldean, bisita euskaraz proposatua da (14:00) baita mintzaldia (17:00).

Ternuaren gaineko erreportaia

Apirilaren 15ean (19:00), 2 oreneko filma izanen da "Lur-Berria" uharte ezagunari buruz, Quebec-eko geologoak diren Lynda eta Martin-en erreportaia, Larreko salan.Zer ondare utzi ote duten bikingoek, euskal arrantzaleek, bretoiek, ingelesek edo irlandarrek, hauen presentziak oinarritu baitu gaurko biztanleen kultura eta bizimoldea. Deneri zabaldua, erreserba Ipar Euskal Herriko turismo bulegoetan baita sarreran. Prezioa 10€, murriztua 6€. Herriko Etxearen ekimenez.

Amaturren antzerkia

Kixka Antzerki konpainiak, publikoari antzerkia deskubritzeko tailer batzuetan parte hartzera proposatzen dio, antzerki jokoari loturiko ariketa berezi batzuen bitartez.Apirilaren 16an asteazkenarekin, (10:30-11:30) ama eskola eta lehen urtea, (11:30-12:30) lehen maila, (14:00-15:30) kolegioak eta lizeoak. Bertzalde, Kixka konpainiak urteko sorkuntzen agerraldia iragarria du ekainaren 6an Larreko salan.

Ttikiendako animazioa mediatekan: apirilaren 17an, ostegunean (17:30), Ana Imaz Libreplume elkartekoak animatuko du 30 minutuz, 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat, irakurketa eta kantu- jolasak, osorik euskaraz. Beraz haur ttikiak beren familiekin gomit dira, urririk baita krakada ondotik eskainia.

Martxoko sortze eta heriotzeak

Horra zer aurkitu dugun, sortze bat baizik ez da deklaratuaizan: Ezpeleta Unai. Heriotzetan aldiz: Jorajuria Etienne 76 urte, Jorajuria Jeannot 68 urte, Rabehi Kamal 57 urte, Juillac Jean 86 urte, Poursillie Jean-Claude 75 urte eta Bonnardel Inés sortzez Grunewald 97 urterekin. Doluminak helarazten dizkiegu hunkituak diren familia eta adixkideei.

Arratsalde dantzatua Inharrian

Apirilaren 13an, igande arratsaldean (15:00-19:00), Urdanka elkarteak Arno Bidarten laguntzarekin antolatzen dute arratsalde dantzatua, Inharriaren gerizan. 10€ sartzea, krakada gozoa barne, ez huts egin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/04/10

Justizia, nork eta norentzat?

Ainhoa Etchenique

Justizia "Eskubideak eta betebeharrak modu bidezko eta egokian banatzea, legeek eta printzipio moralek gidaturik" definizioan oinarritzen da.

Teorian, justiziak denentzat berdina izan beharko luke, baina praktikan, botereek, aberastasunek edo harreman politikoek epaiketa eta zigorretan eragina dute. Pertsona arrunt batek eta eragin handiko politikari edo enpresari batek ez dituzte beti ondorio berak jasanen arau hauste berarengatik. Justiziaren neutraltasuna eta berdintasuna zalantzan jarriak dira.

Injustizia handia bada munduan zehar, baina urrunegi joan gabe ere ikusten, entzuten eta senditzen da. Nork ez ote ditu entzun besteak beste Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy eta Gérard Depardieuren afera justizialak?

Nicolas Sarkozy eta Marine Le Pen bi figura politiko nagusiak kondenatuak izan dira. Marine Le Pen-i 4 urteko presondegi zigorra eman zaio, 100.000 euroko isuna eta 5 urteko hautagarritasunik ez. Diru publikoa desbideratzeagatik akusatua da, 4 milioi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016