Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Urtarrilaren 30a
Ate idekitzeak - Biltxokoko larunbatak - Film emanaldia - Irakur!zaleak - Irakurketa
Ate idekitzeak
Estitxu Robles kolegioak ateak idekiko ditu otsailaren 1ean. Lehenik bisitak iraganen dira (9:00), eta ondotik informazio bilkura (10:00). Xehetasunentzat: 05-59-58-70-00.
Biltxokoko larunbatak
Otsailaren 1ean, Xendarineko ahizpak ariko dira Biltxokon (11:30).
Film emanaldia
Otsailaren 1ean (18:30), “Itoiz - Udako sesioak”dokumentalaren estreinaldiairaganen da Atalanten, Larraitz Zuazo zuzendariaren solasaldiarekin. Huna sinopsia: Itoiz talde mitikoaren fama ezin hobea zen 1988an. Alta, kantariak taldearen desegitea erabaki zuen. Taldekide ohiekin elkartuz, Juan Carlos Perezek garaiko erronkak azaleratuko ditu, jatorrizko musika maketekin batera.
Tokiak 4,50 eta 7,50 euroren artean kostako du. Ondotik (21:00), Foisis Jaunak taldearen kontzertua izanen da Zizpa gaztetxean. Xehetasunentzat: 05-59-55-76-63.
Irakur!zaleak
Baionako irakur kluba hilabetean behin biltzen da, kideek irakurri dituzten eleberriez elekatzeko. Aldi huntan otsailaren 4an izanen da asteartearekin (18:15), Hiri Barneko mediatekan. Xehetasunentzat: 05-59-59-17-13.
Irakurketa
Otsailaren 5ean (10:30), “Animaleak” irakurketa izanen da Gurutze Sainduko mediatekan. Euskarazko irakurketak hunek, haur literaturaren sorkuntzaren unibertso anitz deskubriarazten die haur euskaradunei eta aukera ona da euskara biziarazteko belaunaldi berriarentzat. 1 eta 5 urte artekoei zuzendua da eta urririk. Xehetasunentzat:05-59-59-17-13.